KHEDen satelitea ez dutela erasotuko esan du Estatu Batuetako Defentsa ordezkariak

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2009-03-30 18:45

Robert Gates Estatu Batuetako Defentsa ordezkariak Koreako Herri Errepublika Demokratikoak jaurtiko duen satelitearen aurka ez dutela erasorik egingo zabaldu du. Gatesen arabera, litekeena da jaurtiketa laster izatea, baina Estatu Batuetako armada ez dago prest horri aurre egiteko.

Gatesek Timothy Keatingek esandakoaren ondoren hitz egin du. Azken honek, estatubatuar armadaren burua Ozeano Barean, satelitearen aurka eraso egiteko prest zeudela esan zuen.

“Uste dut misil bat edukiko bagenu Hawairuntz begira, haruntz joateko itxurarekin, orduan aukera bat izan litzateke erasotzea” esan zuen Gatesek. “Oraintxe bertan ez dugu horrelako planik.”

KHEDek apirilaren 4tik 8ra bitartean komunikabide satelite bat jautiko duela jakinarazi zuen. Baina Estatu Batuek, Japoniak eta Koreako Errepublikak Taepodong-2 ahalmen handiko guda misil bat dela diote.

Gatesen arabera, nahiz eta jaurtiketak “kontinentearteko guda misil bat estaltzea” helburu izan, horrelako misil bat ez zen Alaskara ailegatuko.

Estatu Batuetako gobernuaren aburuz, KHEDek misil nuklear bat prestatzen saiatu da, baina Gatesek zalantzan jartzen du Korearen ahalmena, esan zuen Pentagonoaren buruak.


Utzi iruzkina: