Hegokorear berri agentziek zabaldu dutenez, Koreako Herri Errepublika Demokratikoak lau misil jaurti ditu gaur bere ekialdeko kostatik, Gangwon probintziatik hain zuzen ere, hiru goizean eta beste bat eguerdian. Lehenego hirurak babes motako misilak ziren. Horietako bi goizeko 8:00-8:30 bitartean jaurti dira eta hirugarrena 10:45tan (ordu lokalak). Misil hauen helmena 400-500 kilometrotakoa dela uste da. Laugarrena, helmen motzekoa, eguerdian jaurti da (3:00 GMT). Jaurtiketa hauek KHEDek lau misil jaurti eta bi egun geroago izan dira. Ostegunekoak ariketa militartzat hartu z...
Ekitaldi bat antolatu zen atzo Piongiangeko Nazioarteko Kultur Etxean Venezuelaren Independentzia Eguna ospatzeko. Bertan Atzerriko Kultur Harremanetarako Batzorde Korearreko lehendakariordea eta Korea-Venezuela Adiskidetasun Elkarteko lehendakaria, Paek Yong Ho, elkarte honetako kideak eta hiriburuko langileak egon ziren besteak beste. Ekitaldian elkarteko lehendakariaren hitzaldi bat egoteaz gain Venezuelako Errepublika Bolibartarreko presidenteari bidaltzeko zoriontze mezua ere onartu zen.
Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) helmen motzeko bi misil jaurti ditu gaur bere ekialdeko kostatik, Hego Koreako Defentsa Ministerioak adierazi duenez. Lehenengoa 5:20 pmetan (8:20 GMT) eta bestea 6:00 pmetan (9:00 GMT) jaurti dira Sinsangnitik, KHEDren ekialdeko kostaldeko Wonsan hiritik hurbil, Won Taejae Defentsa Ministerio hegokorearreko bozeramaileak zabaldu duenez.Antza denez, hauen ondoren beste bi misil jaurti ditu KHEDek.
Koreako Herri Errepublika Demokratikoko KCNA berri agentziak zabaldu duenez, japoniar hegazkin bat espioitza hegaldia egin du gaur eta atzo Koreako lurraldetatik gertu, eta KHEDeko aire indarrek bere lurraldean sartzen den edozein hegazkin japoniar erasotuko dutela jakinarazi dute. “E-767 hegazkin batek hegaldi luze bat egin du Wonsanetik ekialdera dauden uren gainetik Musudanetik ekialdera dauden uren arteko aire tartean, Japoniako bere abiapuntutik 8:30tan Ekainaren 25ean”, baieztatu du KCNAk Koreako Herri Armadaren (KHA) txosten bat zabalduz. Txostenak dioenez 24ean antzeko ...
Koreako Herri Errepublika Demokratikoa berriz itzuliko da FIFAren Munduko Futbol Txapelketara hurrengo urtean lehenego aldiz 1966. urtetik. Kim Jong Hunen taldea sailkapena lortu zuen Saudi Arabiaren aurka 0-0 amaitu eta gero. Saudi Arabiak ezinbestekoa zuen garaipena, eta gogor erasotu zuen KHEDeko taldea hasiera hasieratik. Yasser al Qhatanik eta Naif Hazazik hainbat aukera izan zituzten lehenengo zatian. Lehenegoak aukera paregabea izan zuen bere taldea aurreratzeko, baina Ri Myong-Guk atezainak oso txukun aritu zen atzoko partiduan. Korearrek sutsuki defendatu ziren, kontraerasoan ...
Japoniar gobernuko bozeramale batek adierazi duenez, Koreako Herri Errepublika Demokratikoak misil bat jaurtitzeko prest dago, Hego Koreako berri agentziek Piongiangek misil bat jaurtilekurantz eraman duela zabaldu eta gero. “[Japoniar] Gobernuak ezin du KHEDen misil baten jaurtiketa baztertu. Jasotzen ari garen informazioa larritu egin gaitu”, esan du gaur Takeo Kawamurak, Japoniar gobernuaren ordezkariak, datu gehiago eman gabe. Berri agentzia hegokorearrek gaur zabaldu dute KHEDek duela gutxi misil bat garraiatu duela bere iparekialdeko kostan duen jaurtilekura.
Duela gutxi Piongiangeko txikle lantegia bisitatu genuen hiriburuko Tong-il gunean. Eraikina, laukizuzen erakoa, hainbat zuhaitzez inguraturik dago, usain alaiak ematen dutenak. Kanpoko hormetan zenbait txikleen irudiak daude, barruan egiten denaren erakusle bezala. Song Hye Jong zuzendariak honela esan zigun: “Gure herrian jaki denda batean egiten zituzten txikleak, eta ez zen nahikoa herriaren behar kuantitabo eta kualitatiboak asetzeko. Gure lantegia, nahiz eta urte gutxi izan, gailu modernoak ditu eta kalitatezko txikle asko egiteko ahalmena du.” Bere hitzak entzutearekin ...
Estatu Batuek eta Koreako Errepublikak 200 aire espioitza kasu baino gehiago burutu zituzten Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren (KHED) aurka Maiatzean bakarrik, KCNA berri agentziak zabaldu duenez. Konkretuki, Estatu Batuek 110 ekintza burutu zituzten eta Hego Koreak beste 90. KCNAk hilabetero zabaltzen du Estatu Batuek eta Hego Koreak betetzen dituzten espioitza kasuen zenbaketa. Pasa den hilabetean, Apirilean, 170 kasu baino gehiago izan ziren.
Yonhap Hego Koreako berri agentziak zabaldu duenez, Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) helmen motzeko misil bat jaurti du gaur bere ekialdeko kostatik. Antza denez, KHEDek Ekialdeko itsasora jaurti du misila 18:12etan (bertako ordua), Ipar Hamgyongeko probintzian. Misilaren helmena 160 kilometrokoa izan daitekeela eta aurretik jaurtitakoen ezberdina dela adierazi du Yonhapek, beharbada lur-aire misil mota berri bat izan daitekela alegia. KHEDek hainbat misil jaurti ditu astelehenetik aurrera defentsa ariketetan, froga nuklear bat arrakastaz burutu zuela zabaldu e...
Koreako Herri Errepublika Demokratikoak gaur jakinarazi duenez, Koreako Gudari (1950-1953) amaiera ekarri zion menia akordioa hautsiko du, Hego Koreak PSIn (Ugaritzearen aurkako Segurtasun Ekimena, ingelesez) parte hartzearen erabakiari erantzunez. Hego Koreak atzo erabaki zuen Estatu Batuek gidatzen duten programan parte hartzea, eta erabaki honek guda egoerara eraman du Koreako Penintsula, esan du KHEDek hiru puntuko adierazpen batean. KHEDen aburuz erabaki hori guda deklarazio bat bezalakoa da, eta bere itsasontziak PSIrengatik erasotuak badira gogor erantzungo duela adiera...