Piongiangeko txikle lantegia

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2009-06-01 19:54

Duela gutxi Piongiangeko txikle lantegia bisitatu genuen hiriburuko Tong-il gunean. Eraikina, laukizuzen erakoa, hainbat zuhaitzez inguraturik dago, usain alaiak ematen dutenak. Kanpoko hormetan zenbait txikleen irudiak daude, barruan egiten denaren erakusle bezala.

Song Hye Jong zuzendariak honela esan zigun: “Gure herrian jaki denda batean egiten zituzten txikleak, eta ez zen nahikoa herriaren behar kuantitabo eta kualitatiboak asetzeko. Gure lantegia, nahiz eta urte gutxi izan, gailu modernoak ditu eta kalitatezko txikle asko egiteko ahalmena du.”

Bere hitzak entzutearekin batera tailerrera sartu ginen, usain gozo eta aromatikoetaz jantzita zegoena. Bai hormak eta bai lurra ezin garbiago zeuden, baina gure arreta erakarri zuena garraiatze uhala izan zen, produktuak etengabe eramaten zituena.

Hasteko txikle lauen sortze prozesua jarraitu genuen. Lehengaiak nahasi eta gailu batean biltzen dira ondoren injekzio bidez itxura jasotzeko. Geroago hoztu, zati txikietan moztu, eta trasferentzia lerroan kutxetan sartzen dira. Txikle biribilak egun bat edo bi uzten dira umotu arte, geroago kolore gorriz estaliz.

Pak Un Gyong langileak hurrengoa azaldu zigun: “Txikle biribilak, behin umotu direnean gozo distiratsuz estaltzen dira. Aldi batean hainbat kilo prestatzen dira. Pozik sentitzen nahiz herriaren bizitzarako egiten dugun lanagatik.”

Langileen aurpegietan, bata eta txapel txuriz jantzita, haien lanaren duintasuna islatzen zen.

Erakusketa gela zehar jarraitu genuen eta usain eta mota ezberdinetako txikleak ikusgai zeuden. Menda, marrubi, mahats etab. usainetakoak, ahoaren usain txarra kentzekoak, azukrerik gabekoak eta C bitaminako txikleak zeuden besteak beste.


Sim Yon Ok (Gaurko Korea)


Argazkiak: Naenara


Utzi iruzkina: