Japoniako gobernuak KHEDek misil bat jaurtiko duela uste du
Japoniar gobernuko bozeramale batek adierazi duenez, Koreako Herri Errepublika Demokratikoak misil bat jaurtitzeko prest dago, Hego Koreako berri agentziek Piongiangek misil bat jaurtilekurantz eraman duela zabaldu eta gero.
“[Japoniar] Gobernuak ezin du KHEDen misil baten jaurtiketa baztertu. Jasotzen ari garen informazioa larritu egin gaitu”, esan du gaur Takeo Kawamurak, Japoniar gobernuaren ordezkariak, datu gehiago eman gabe.
Berri agentzia hegokorearrek gaur zabaldu dute KHEDek duela gutxi misil bat garraiatu duela bere iparekialdeko kostan duen jaurtilekura.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: