KHED helmen motzeko beste misil bat jaurti du gaur bere ekialdeko kostatik
Yonhap Hego Koreako berri agentziak zabaldu duenez, Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) helmen motzeko misil bat jaurti du gaur bere ekialdeko kostatik.
Antza denez, KHEDek Ekialdeko itsasora jaurti du misila 18:12etan (bertako ordua), Ipar Hamgyongeko probintzian. Misilaren helmena 160 kilometrokoa izan daitekeela eta aurretik jaurtitakoen ezberdina dela adierazi du Yonhapek, beharbada lur-aire misil mota berri bat izan daitekela alegia.
KHEDek hainbat misil jaurti ditu astelehenetik aurrera defentsa ariketetan, froga nuklear bat arrakastaz burutu zuela zabaldu eta gero.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: