PIONGIANGeko AHOTSA

Koreako Herri Errepublika Demokratikoko Berriak

Gaur bertan Espazio Teknologiaren Korear Batzordeko kide batek zabaldu duenez, Ipar Koreak Komunikabide Satelite Esperimental bat jaurtitzeko pretsakuntzan ari da. KHEDak 1980tik ikerketa eta garapen lanetan aritu da bere lanaz satelite bat espazioratzeko asmoz, beti helburu baketsuekin. Ipar Koreako zientifikoek lorpen handia lortu zuten 1998ko Abuztuan Kwangmyongsong-1 izeneko satelite esperimentala leheneko aldiz orbitan jarri zutenean. Azkenengo hamarkadan gogor borrokatu du KHEDak bere espazio teknologiaren maila handitzeko. Koreak garrantzi han...


Koreako Herri Errepublika Demokratikoko Defentsa Batzordeko Zuzendariak hurrengo hauteskunde parlamentarioetan parte hartzera deitu du herri korearra, sistema sozialista sendotzeko, zabaldu du gaur Koreako prentsak. “Hautesle guztiak ohorez bozkatu behar dute hauteskundeetan”, esan zuen Kimek herriko hautesle guztiei zuzendutako gutun batean. Gutunean, Kimek, 12. Herri Asanblada Gorenerako (HAG) hautagai izendatu izana eskertu zion herriari, horrek bera eta bere alderdiarekiko “babes osoa” eta konfidantzaren islada direla adieraziz. HAGerako hauteskundeak Martxoaren 8an izango dira....


Koreako Herri Errepublika Demokratikoak “korearteko erlazioa gudatik hurbil jartzea” egotzi dio Koreako Errepublikako gobernuari. Kim Yong Namek, Herri Asanblada Goreneko Presidiumeko lehendakariak hori adierazi zuen atzo Kim Jong Ilen urtebetetzea ospatzeko bilera batean. Koreako Errepublikako gobernu atzerakoiak azkenengo bi Ipar-Hego deklarazioak gaitzesi zituen, 2000 eta 2007 urteetakoak alegia, eta bien arteko hainbat akordio apurtu zituzten. KHEDek Koreako Errepublikako gobernu kontserbadorea zigortuko du KHEDaren aurka egiten badute, gehitu zuen. Kimek 67 urte bete ditu g...


Ipar Koreak Saudi Arabiaren aurka 1-0 irabazi zuen atzo Piongiangeko Kim Il Sung estadioan, bere taldeko bigarren lekua eskuratuz. Garaipen honek lehenengo postura hurbiltzeaz gain Munduko Txapelketan sailkatzeko pausu paregabea izan da. Talde korearrak benetako aukerak ditu 2010ean ospatuko den Munduko Txapelketan parte hartzeko, berri pozgarria zalantzarik gabe, izan ere Chollimaren partehartze bakarra 1966. urtean Ingalaterran izan zen, final laurdenetaraino iritsiz. Koreako HEDak taldeko lehengo postua eskuratuko luke hurrengo hilabetean Arabiar Emirerri Batuen aurka irabaziko balu...


Koreako Herri Errepublika Demokratikoak teknologia espaziala helburu baketsuekin garatzeko eskubidea dauka, eta horretarako beharrezko erakundeak sortu ditu. Hala adierazi zuen atzo behintzat Rodong Sinmun egunkariak. “KHEDek, nazioarteko beste kideak bezala, espazioan aurrerapenak lortzeko aukera dauka, eta ukaezinezko eskubidea da espazioaren inguruko garapen zientifikoan parte hartzea”, azaldu zuen egunkariak. Iranek duela gutxi espazioratu berri duen satelitea azpimarratu zuen, botere nazionalaz gain espazioaren erabilera eta garapenean monopolioak lekurik ez dutela erakutsiz. ...


KHEDeko 12. Herri Asanblada Gorena (HAG) osatzeko diputatuen hauteskundeak prestatzeko bildu eta lanean hasi dira barrutien komiteak. Hauek Diputatuen Hauteskunde Legearen arabera osatu ziren. Prestakuntzak herri osoan zehar zabaldu dira, izan ere korearrek Martxoaren 8an hautatuko dituzte hurrengo Herri Asanblada Gorena osatuko dituzten diputatuak bost urtetarako.


Berria - Hego Korearekin zeuzkan akordio militar eta politiko denak "hilda" daudela jakinarazi du gaur Ipar Koreak, eta hala segituko dutela adierazi du, "hark bion arteko gerra izateko jarrerarekin jarraitzen badu". Elkarri ez erasotzeko hitzarmena zuten. 2002an izan zituzten azken borrokak, eta hildakoak gertatu ziren. Hego Koreari ez zaio gustatu Iparrekoen erabakia, eta akordioa errespetatzeko eskatu dio; "izan ere, hitzarmenok ezin ditu alde batek bere kabuz apurtu". 1953an bukatu zuten euren arteko gatazka, baina harrezkero ere ez dute harreman onik izan, 2000n akordio garrantzitsua...


Urte berriaren lehengo negu oporrak hasi dira Korean nekazarientzat. Hainbat atseden etxe ireki dira; Kobang mendikoa, Myohyang mendikoa, Onphokoa, Songdanekoa eta Sokdamgugokekoa, batzuk aipatzearren. Egun hauetan atseden hartzen hari diren Korea osoko nekazarien opor hauek Estatuak ordaintzen ditu bere osotasunean. Atseden hartzeaz gain, leku iraultzaile historikoak bisitatzeko aukera paregabea dute, ekintza artistikoak egiteko edota kiroletan aritzeko... Estatuak eta Koreako Lanaren Alderdiak garrantzi handia eman diote aurtengo oporrei, izan ere nekazariek lan gogorra izango dute...


Koreako Agentzia Telegrafiko Zentralak jakinarazi zuenez Korean zegoen droga trafikatzaile susmagarri bat kanporatua izan da. Pasaden 13an atera zen Koreatik Enterprise japoniar enpresako departamentu zuzendari izandako Yoshiaki Sawada, 2003ko urrian droga trafikoa egiten saiatzeagatik KHEDen atxilotutakoa. Ikerketak argitu duenez, japoniar honek Mangyongbong-92 itsasontzi Korearran zihoan, KHED eta Chongryon (Japonen Bizi diren Korearren Elkartea) narkotrafikatzaile itxura izateko. Japoniar susmagarriak bere delituak aitortu zituen, eta barkamena eskatu zuen. KHEDek giza baldintza ...


Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) hauteskundeak antolatuko ditu Martxoaren 8an hurrengo legealdia hautatzeko. Hamabigarren Herri Asanblada Gorenaren kideak bost urteko legealdirako hautatuak izango dira, konstituzioak adierazten duen bezala. Azkenengo Herri Asanblada Gorena 2003. urtean hautatu zen.