Kim Jong Ilek hauteskundeetan parte hartzeko deialdia egin du

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2009-02-18 18:09

Koreako Herri Errepublika Demokratikoko Defentsa Batzordeko Zuzendariak hurrengo hauteskunde parlamentarioetan parte hartzera deitu du herri korearra, sistema sozialista sendotzeko, zabaldu du gaur Koreako prentsak.

“Hautesle guztiak ohorez bozkatu behar dute hauteskundeetan”, esan zuen Kimek herriko hautesle guztiei zuzendutako gutun batean.

Gutunean, Kimek, 12. Herri Asanblada Gorenerako (HAG) hautagai izendatu izana eskertu zion herriari, horrek bera eta bere alderdiarekiko “babes osoa” eta konfidantzaren islada direla adieraziz.

HAGerako hauteskundeak Martxoaren 8an izango dira.

HAGa KHEDeko erakunde legegile handiena da. Bere kideak herri bozkaz hautatzen dira bost urtetako legealdietarako.


Utzi iruzkina: