Ipar Koreak elkarri ez erasotzeko akordioa hautsi du Hego Korearekin
Berria - Hego Korearekin zeuzkan akordio militar eta politiko denak "hilda"
daudela jakinarazi du gaur Ipar Koreak, eta hala segituko dutela
adierazi du, "hark bion arteko gerra izateko jarrerarekin jarraitzen
badu". Elkarri ez erasotzeko hitzarmena zuten. 2002an izan zituzten
azken borrokak, eta hildakoak gertatu ziren.
Hego Koreari ez zaio gustatu Iparrekoen erabakia, eta akordioa
errespetatzeko eskatu dio; "izan ere, hitzarmenok ezin ditu alde batek
bere kabuz apurtu".
1953an bukatu zuten euren arteko gatazka, baina harrezkero ere ez dute
harreman onik izan, 2000n akordio garrantzitsuak lortu bazituzten ere
(elkarren arteko proiektu batzuk abiatu...). Bi herrialdeen artean
militarizatu gabeko esparrua dago.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: