KHEDak erlazioa okertzea egotzi dio Koreako Errepublikako gobernuari

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2009-02-16 17:14

Koreako Herri Errepublika Demokratikoak “korearteko erlazioa gudatik hurbil jartzea” egotzi dio Koreako Errepublikako gobernuari.

Kim Yong Namek, Herri Asanblada Goreneko Presidiumeko lehendakariak hori adierazi zuen atzo Kim Jong Ilen urtebetetzea ospatzeko bilera batean.

Koreako Errepublikako gobernu atzerakoiak azkenengo bi Ipar-Hego deklarazioak gaitzesi zituen, 2000 eta 2007 urteetakoak alegia, eta bien arteko hainbat akordio apurtu zituzten.

KHEDek Koreako Errepublikako gobernu kontserbadorea zigortuko du KHEDaren aurka egiten badute, gehitu zuen.

Kimek 67 urte bete ditu gaur bertan. Gaur ospakizun eguna da Ipar Korean.


Utzi iruzkina: