Koreako Herri Errepublika Demokratikoa 1 – 0 Saudi Arabia
Ipar Koreak Saudi
Arabiaren aurka 1-0 irabazi zuen atzo Piongiangeko Kim Il Sung
estadioan, bere taldeko bigarren lekua eskuratuz.
Garaipen honek lehenengo postura hurbiltzeaz gain Munduko Txapelketan
sailkatzeko pausu paregabea izan da. Talde korearrak benetako aukerak
ditu 2010ean ospatuko den Munduko Txapelketan parte hartzeko, berri
pozgarria zalantzarik gabe, izan ere Chollimaren partehartze
bakarra 1966. urtean Ingalaterran izan zen, final laurdenetaraino
iritsiz.
Koreako HEDak taldeko lehengo postua eskuratuko luke hurrengo hilabetean Arabiar Emirerri Batuen aurka irabaziko balu Piongiangen.
Argazkia: AFP
Argazkia: Reuters
Iruzkinak
Utzi iruzkina: