Pasaden 17an bildu ziren Habanan Korearen Bateratzearen Aldeko Kubatar Batzordearen kideak. Bertan Goi Hezkuntzako ministroa, batzordearen hainbat kide, Herriekiko Laguntasunaren Kubatar Institutuko lehendakariordea eta beste batzuk egon ziren. Bertara Koreako enbaxadorea eta Kubako Koreako enbaxadako beste lagun batzuk gonbidatuak izan ziren. Bileran pasaden urteko lana baloratu eta urte honetarako plangintza prestatu zen.
Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) bi hegazkin bide itxiko dituela apirilaren 4tik 8ra jakinarazi dio Hego Koreari. Neurri hauek satelitearen jautiketarako prestakuntza bezala hartu dira. Hego Koreako Nekazaritza, Garraio eta Itsas Ministerioak zabaldu duenez, KHEDeko Aire Bideen Kontrol Zentroak larunbatean eman zion neurriaren berri, satelitea jaurtitzeko prestakuntza zela argituz. KHEDek Piongiangek kontrolatzen dituen bi bide bakarrik itxiko ditu, R452 eta G346 bideak hain zuzen ere, apirilaren 4aren 11:00etatik 8aren 16:00ak arte. R452 bideak KHED eta Vladivostok (...
Hego Koreako bozeramaile ofizialek jakinarazi zutenez, Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) bere muga berriz ireki die langile hegokorearrei. Lehenago, Ipar Koreak lur bidaiak berriz abian jartzea adostu zuen korearteko mugan zehar, eta langile hegokorearrei baimena eman zien Kaesongeko (KHED) Korearteko Industrigunera joateko. KHEDek komunikabide militar guztiak Hego Korearekin etetea erabaki zuen azken honek eta Estatu Batuekin batera egiten ari diren ariketa militarrak salatzeko.
Suziri edo misilak geldiarazteko Estatu Batuetako destruktoreak Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren uretatik hurbil zabaldu dira, hegokoreako Yonhap berri agentziak atzo jakinarazi zuen bezala. Zabaldutako informazioaren arabera, gutxienez 6 itsasontzi dira eta Estatu Batuak eta Hego Koreak batera egiten ari diren ariketa militarretan parte hartzen zeuden. Haien artean, USS Chafee eta USS Stetham Donghae portu hegokorearretik hurbil daude, korearteko mugatik 130 kilometrora. USS Chafeek, 9.200 tonako Aegisekin armatua, normalean SM-3 eta Tomahawk misil galditzaileak garraiatzen d...
Koreako Herri Errepublika Demokratikoak hauteskunde eguna du gaurkoa. 12. Herri Asanblada Gorena (HAG) hautatu behar dute korearrek, bere herriko botere legegile handiena. Hauteskundeetan hautatutako kideak bost urtetako legealdi bat beteko dute, Konstituzioak dioen bezala. Aurreko hauteskundeak 2003. urtean izan ziren.
Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) gaur adierazi duenez, Koreako Errepublikako hegazkinen hegaldiak bere lurraldetik hurbil ez dute segurtasuna bermatuta, hegaldi zibilak barne. Neurri hau Estatu Batuek eta Koreako Errepublikak prest daukaten ariketa militarraren aurrean hartu da. Koreako Bateratze Baketsuaren Batzordeko kide batek adierazpen baten bidez Martxoren 9an egin nahi diren ariketa militar batuak salatu zituen. Ariketak KHEDen subirotasun eta duintasunaren aurkako probokazioak eta bakearen aurkako erasoa direla azaldu zuen. "Horregatik beharrezkoa da Hego Koreako ...
Hauteskunde Batzorde Zentralak atzo adierazi zuenez, amaitu dira 12. HAGerako diputatuen izendatze eta erregistroa. Dokumentuaren arabera, hautagaien artean langileak, nekazariak, intelektualak, funtzionarioak eta Koreako Herri Armadako kideak aurki daitezke. Hauteskunde Batzorde Zentralak prozesua arazorik gabe eraman dela azaldu zuen.Hauteskundeak Martxoaren 8an, igande honetan dira.
Urtero bezala, Korea-Kuba Elkartasun Batzordea Piongiangen bildu zen asteazken honetan. Bertan, Kim Yong Jin Hezkuntza ministro eta batzordearen lehendakaria, eta Paek Yong Ho Atzerriko Kultura Erlazioen Batzordeko lehendakariordea egon ziren besteak beste. Gainera, Jose Manuel Galego Montano enbaxadorea eta Koreako Kubako enbaxadako beste kide batzuk ere parte hartu zuten. Bileran, pasaden urtean burututako ekintzen birpasoa egiteaz gain, urte honetarako plangintza prestatu zen.
Estatu Batuak eta Hego Koreak 180 aire espioitza misio bete dituzte Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren aurka bakarrik Otsailean, ordezkari militar batek KCNA berri agentzian adierazi duenez. Aire espioitza, satelite espiota bezala, “KHED inbaditzeko ekintzak puntu arriskutsu batera iritsi direlaren erakusle dira”, esan du. Koreako Berri Agentzia Zentralak hilabetero espioitza estatubatuar eta hegokorear misioetaz berri ematen du. Otsailean bakarrik 180 kasu zenbatu ziren.
Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren 12. Herri Asanblada Gorenaren hauteskundeen haurrean barrutietako batzordeak hautesle guztien zerrendak argitaratu dituzte. Zerrenda hauek KHEDeko hauteskunde legeraen arabera eratu dira. Zerrendetan, herri osoan zehar bizi diren eta bozkatzeko eskubidea duten pertsona guztiak ageri dira. Ipar Korean sufragio unibertsala erabiltzen da.