Destruktore estatubatuarrak KHEDen uretatik gertu zabaldu dira
Suziri edo misilak geldiarazteko Estatu Batuetako destruktoreak Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren uretatik hurbil zabaldu dira, hegokoreako Yonhap berri agentziak atzo jakinarazi zuen bezala.
Zabaldutako informazioaren arabera, gutxienez 6 itsasontzi dira eta Estatu Batuak eta Hego Koreak batera egiten ari diren ariketa militarretan parte hartzen zeuden. Haien artean, USS Chafee eta USS Stetham Donghae portu hegokorearretik hurbil daude, korearteko mugatik 130 kilometrora.
USS Chafeek, 9.200 tonako Aegisekin armatua, normalean SM-3 eta Tomahawk misil galditzaileak garraiatzen ditu.
USS Chafeeko buruzagiak esan zuenez, ariketa militarrerako zabaldu dira, baina KHEDen partetik satelite baten jaurtitzeak "plan aldaketa" suposatuko lukeela adierazi zuen. "Hona etorri baino lehen hainbat egoerarako prestatu gara", esan zuen.
Japonek eta Estatu Batuek suziri bat galdiarazteko prest daudela jakinarazi zuten orain dela gutxi. KHEDek, aldiz, satelitearen galdiarazteak guda ekarriko lukeelaz ohartarazi zuen.
USS Chafee eta hainbat itsasontzi estatubatuar, haien artean Stennis hegazkinontzi nuklearra ariketa militar batean daude Hego Korearekin astelehenetik hurrengo ostiralerarte. Itsasontzietaz gain 26.000 soldadu estatubatuar inguru daude.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: