KHEDek bere muga berriz ireki du langile hegokorearrentzat
Hego Koreako bozeramaile ofizialek jakinarazi zutenez, Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) bere muga berriz ireki die langile hegokorearrei.
Lehenago, Ipar Koreak lur bidaiak berriz abian jartzea adostu zuen korearteko mugan zehar, eta langile hegokorearrei baimena eman zien Kaesongeko (KHED) Korearteko Industrigunera joateko.
KHEDek komunikabide militar guztiak Hego Korearekin etetea erabaki zuen azken honek eta Estatu Batuekin batera egiten ari diren ariketa militarrak salatzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: