KHEDek bi hegazkin bide aldi baterako itxiko dituela jakinarazi dio Hego Koreari

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2009-03-22 17:18

Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) bi hegazkin bide itxiko dituela apirilaren 4tik 8ra jakinarazi dio Hego Koreari. Neurri hauek satelitearen jautiketarako prestakuntza bezala hartu dira.

Hego Koreako Nekazaritza, Garraio eta Itsas Ministerioak zabaldu duenez, KHEDeko Aire Bideen Kontrol Zentroak larunbatean eman zion neurriaren berri, satelitea jaurtitzeko prestakuntza zela argituz.

KHEDek Piongiangek kontrolatzen dituen bi bide bakarrik itxiko ditu, R452 eta G346 bideak hain zuzen ere, apirilaren 4aren 11:00etatik 8aren 16:00ak arte. R452 bideak KHED eta Vladivostok (Errusia) konektatzen ditu eta G346 bideak KHED eta Japonia.


Utzi iruzkina: