KHED: hegokorear hegazkinen hegaldiak KHEDetik hurbil ez dute segurtasuna bermatua

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2009-03-06 15:21

Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) gaur adierazi duenez, Koreako Errepublikako hegazkinen hegaldiak bere lurraldetik hurbil ez dute segurtasuna bermatuta, hegaldi zibilak barne. Neurri hau Estatu Batuek eta Koreako Errepublikak prest daukaten ariketa militarraren aurrean hartu da.

Koreako Bateratze Baketsuaren Batzordeko kide batek adierazpen baten bidez Martxoren 9an egin nahi diren ariketa militar batuak salatu zituen. Ariketak KHEDen subirotasun eta duintasunaren aurkako probokazioak eta bakearen aurkako erasoa direla azaldu zuen.

"Horregatik beharrezkoa da Hego Koreako hegaldien segurtasuna ezin dezakegula bermatu jakinaraztea, bereziki gure lurraldean eta Koreako Ekialdeko Itsasoaren gainean, ariketa militarrak betetzen ari diren bitartean", adierazi zuen.

Ariketa militarrak Koreako Errepublikan Martxoaren 9tik 20ra egingo dira, eta 26.000 soldadu estatubatuar eta hegokorear burutuko dituzte.

Bestalde Nazio Batuen Buruak, Estatu Batuak zuzenduta, gaur bilduko da KHEDeko ordezkariekin Koreako Penintsulako tentsioa eteteko asmoz.


Utzi iruzkina: