KHEDek Martxoan eta Apirilean muga-arteko bidaien berrabiaraztea jakinarazi du
Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) muga-arteko bidaien berrabiaraztea zabaldu du, nahiz eta Hego Korea aurka egon.
Asia eta Bareko Bake Batzordeko ordezkari batek jakinarazi duenez, Martxotik aurrera Kaesongera bidaiatzeko aukera egongo da eta Apiriletik aurrera Kumgang Mendira. KHEDeko leku horiek bisitatzen dituzten hegoko turistentzat erosotasun eta segurtasuna emango dela gehitu du.
Bidai hauekiko hegokorear erresistentzia “neurri erabakiorrak” hartzera bultza diezaioke KHEDi. Neurri horien artean, “Etekin bereziak bezalako hegoari eskeinitako hitzarmenak indargabetu, hegoaren jabetzak leku turistikoetan gelditu eta abar” daude.
Iruzkinak
Txopi 2010-03-09 10:26 #1
Hego Korea muga-arteko bidaien berrabiaraztearen aurka dagoela diozu. Nire ustez Ipar Korea da bere mugak ondo baino hobeto itxiak dituena eta ez alderantziz.

Kumgang bisitatzeko interesa dutenak Hego Korearrak dira. Nolatan egongo ziren ba hain polita den eta hain gogoko duten mendi hori bisitatzearen aurka Hego Korearrak? Diozunari ez diot zentzurik ikusten.

iparkorea 2010-03-10 07:32 #2
Bai, mugak itxita daude, baina berria irakurri baduzu, bidaien "berrabiarazteaz" doa. KHEDek horren alde dago, Hego Koreak aldiz ez, dioenez segurtasun faltagatik.

Gauza bat da leku bat bisitatzearen alde egotea eta beste bat gai politikoengatik mugak itxi beharra. Gauzak ez dira hain errazak. Berria dioenak zentzu guztia dauka.

Txopi 2011-12-19 10:57 #3
Kim Jong-Il hil da
Utzi iruzkina: