KHEDek Japoniar espiotza hegaldi bat salatu du

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2009-06-27 13:48
1

Koreako Herri Errepublika Demokratikoko KCNA berri agentziak zabaldu duenez, japoniar hegazkin bat espioitza hegaldia egin du gaur eta atzo Koreako lurraldetatik gertu, eta KHEDeko aire indarrek bere lurraldean sartzen den edozein hegazkin japoniar erasotuko dutela jakinarazi dute.

“E-767 hegazkin batek hegaldi luze bat egin du Wonsanetik ekialdera dauden uren gainetik Musudanetik ekialdera dauden uren arteko aire tartean, Japoniako bere abiapuntutik 8:30tan Ekainaren 25ean”, baieztatu du KCNAk Koreako Herri Armadaren (KHA) txosten bat zabalduz. Txostenak dioenez 24ean antzeko hegaldi bat ikusi zen. Musudan KHEDek bere jaurtilekua duen tokia da.

KHAren txostenak japoniar neurria KHEDekiko “probokazio militar barkaezin” bezala kalifikatzeaz gain, “KHEDren aire eremuan sartzen den edozien hegazkin errukirik gabe erasotuko” dutela adierazten du. Japoniak ez du oraingoz aipamenik egin.

KHEDek AEBen eta Hego Korearen espiotza hegaldien berri ematen du hilabetero, baina honakoa Japoniar espiotza hegaldi baten berri ematen den lehengo aldia da azken urteetan.


pello

pello 2009-07-01 22:39 #1

Ze sorpresa iparkoarea buruz ta gainera euskaraz, ze poza!.<br />Segi hola.<br />


Utzi iruzkina: