KHEDek seien arteko negoziazioetatik irtengo dela jakinarazi du
Koreko Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) NBEren Segurtasun Batzordearen deklarazioaren ondorioz seien arteko negoziazioetatik irtengo dela zabaldu du gaur.
KHEDek ez du sinatutako akordiorik beteko, esan zuen mezu batean KHEDeko Kanpo Gaien Ministerioko ordezkari batek.
KHEDek autodefentsa helburuekin bere indar nuklearra indartuko duela esan zuen. Instalazio nuklearrak berriz irekiko direla eta aurrez erabilitako erregai barrak ere erabiliko direla gehitu zuen.
NBEren Segurtasun Batzordeak astelehenean zabaldu zuen KHEDren satelitearen jautiketaren inguruko adierazpena. Bertan, Batzordeak jaurtiketa “kondenatzeaz” gain KHEDek NBEren 1718 Arauarekiko “bere betebeharrak bete behar dituela” dio.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: