KHEDek Estatu Batuen eta Hego Korearen 190 aire espioitza kasu pairatu ditu martxoan
KCNA berri agentziak zabaldu duenez, Estatu Batuek eta Hego Koreak 190 aire espioitza misio bete zituzten Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren aurka martxoan bakarrik. Konkretuki, Estatu Batuek 110 eta aire indar hegokorearrek beste 80.
Horrelako ekintzak KHEDen subirotasunaren aurkakoak eta probokazio larriak direla aipatzen du informazioak.
KCNAk hilabetero zenbatzen ditu Estatu Batuen eta Koreako Errepublikaren espioitza hegaldiak KHEDen aurka. Pasaden hilabetean 180 kasu baino gehiago egon ziren.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: