Hego ta Ipar Korearen arteko burdinbide trafikoa eten da
GARA – Hego Korea eta Ipar Korearen arteko azken merkataritza trena atzo egin zuen azkeneko aldiz bere ibilbidea. Aldi berean milla hegokorear baino gehiagok Kaesongetik joaten hasi ziren, muga itxi baino hiru egun lehenago.
1200 hegokorear inguru bueltatu behar ziren atzo Kaesongen (Ipar Korea) dagoen industriagunetik. Gaur beste 800 langile itzuliko dira.
Kaesongetik igarotzen den burdinbide interkorearra atzo bete zuen azkenengo zerbitzua, asteburuetan erabiltzen ez bait da.
Astelehenean Pyongyangek burdinbide zerbitzuak eten egingo zituela zabaldu zuen, Kaesongeko turismo hegokorearra bezala abendutik aurrera. Gainera Hego Koreako gobernuari bertatik joateko esan zion. Bertan Hego Koreako 88 enpresa eskulan iparkorearra erabiltzen dute.
Hego eta Ipar Korearen arteko erlazioa okerrera egin zuen Lee Myung Bak kontserbadoreak otsailean Hego Koreako lehendakari izendatu eta azken honek Ipar Koreako desnuklearizazio prozesuan gogor jokatu eta gero.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: