Ekitaldia 3G komunikabide mugikorren inguruan
KCNA – Ekitaldi bat egin zen atzo 15 Piongiangen, hirugarren belaunaldiko komunikabide mugikorrak Ipar Koreara iritsi baitira, Networken eskutik.
Ekitaldian Ministro Kontseiluko lehendakariordea, Ro Tu Chol, Komunikabide ministroa, Ryu Yong Sop, beste funtzionario eta Egiptoko Orascom Komunikabide Konpainiako kideak egon ziren besteak beste, azken hauek Orascomeko zuzendari orokorra den Naguib Sawirisek zuzenduta. Egiptoko enbaxadorea Korean, Ismail Abdelrahman Ghoneim Husseinek ere bertan egon zen.
Koreako Komunikabide Konpainiako zuzendariak, Pak Myong Cholek, zerbitzu honen eskaintzak garrantzi handiko lorpena dela esan zuen bere hitzaldian. Bereziki herriaren komunikabideak hobetzeko aurrerapen bikaina dela esan zuen, lorpen informatikoen maila berekoa.
Proiektu hau gauzatzeko Naguib Sawirisen lana Egipto ta Korearen arteko elkarlana indartzeko ezinbestekoa izan dela azpimarratu zuen.
Ondoren Naguib Sawirisek hartu zuen hitza. Berak egiptiarrek eta korearrek historian zehar kooperazioa eta elkartasuna asko eta ongi landu dutela azaldu zuen. Arazo guztien gainetik herri korearrak aurrera egiteko duen ahalmena goraipatu zuen.
Ekitaldiaren ostean, partehartzeaileek erabiltzaileentzako zerbitzu gunea, mugikorrena eta beste batzuk ikusteko aukera izan zuten.
Bestalde, Herriaren Kulturaren Jauregian prentsaurreko bat eskaini zen gai berdinaren inguruan.
Argazkia: KNS
Iruzkinak
Utzi iruzkina: