Chongryonen aurkako errepresioa Japonen salatu dute KHEDeko hainbat egunkarik

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2008-12-10 07:36

KCNA – Piongiangeko hainbat egunkarik artikulu sendoak idatzi zituzten astearte hontan atzerakoi japoniarren errepresioa Chongryon (Japonen Bizi Diren Korearren Elkartea) erakundearen aurka salatzeko.

Rodong Sinmun egunkariak Azaroaren 27an gertatuak gogoratzen ditu. Egun hartan Tokioko poliziak Merkatari eta Industrialen Elkarte Korearra Japonen erregistratu zuen, eta elkartearen lehendakariordea eta gai orokorren burua atxilotu zituen, haien eskubideak gogorki erasotuz.

Chongryonen aurkako politikak KHEDren aurkako politikaren beste eredu bat besterik ez dela dio egunkariak. Chongryonen aurka egitearekin atzerakoi japoniarrek KHEDren aurkako mendekua hartu nahi dute, azken hau isolatuz.

Bestalde, Minju Joson egunkariak Chongryonen aurkako erasoak salatzeaz gain horrelakoak Korearrek Japonekiko duten gorrotoa handitu besterik ez duela egiten azpimarratu zuen.


Utzi iruzkina: