Estatu Batuek ez dute KHED berriz “herrialde terroristen” zerrendan sartzea baztertzen
Xinhua – Amerikako Estatu Batuek ez dute baztertzen Ipar Korea herrialde terroristen zerrendan sartzea, zabaldu zuen azteazkenean funtzionario batek.
“Hori beti gerta daitekela suposatzen dut”, erantzun zuen Sean McCormack, Estatu Saileko ordezkariak, prentsaurreko batean, Piongiangek bere programa nuklearra aldatzen ez badu Washingtonek horrelako neurri bat hartuko al lukeen galdetu zitzaionean.
“Ez dut legea guztiz ezagutzen, baina jarreran oinarritzen dela uste dut. Eta ikusi beharko dugu zein den KHEDren jarrera”, esan zuen ordezkariak.
“Ezin dezaket aurrerapenak egon direla esan”, baieztatu zuen alde estatubatuarraren buruak, Christopher Hillek, Beijingen egindako prentsaurrekoan.
2007an lortutako akordioaren ondorioz, Piongiangek bere programa nuklearra bertan behera uzteko konpromisoa hartu zuen, sustagarri diplomatiko eta ekonomikoen truke, haien artean terrorismoaren aldeko herrialdeen zerrendatik kanpo egotea. Urriaren 11n Washingtonek atera zuen KHED zerrendatik.
Baina elkarrizketak okerrera egin dute azkenaldi honetan. AEBn aburuz hitzarmenaren arabera Ipar Koreako erikinetatik laginak lortzeko eskubidea dutela diote. KHEDek, aldiz, ezetz dio, akordioan ez zela horrelakorik baimendu. Elkarrizketak egun hauetan jarraituko dute Beijingen.
Iruzkinak
xa2 2008-12-12 00:51 #1
Aspaldiko partez ikusi dudan blogik bizarroena.

Gainera, lehenengo iruzkina nire, hau ohorea :-D

Eutsi goiari!!!

Utzi iruzkina: