Guzur truk

Aiaraldeko zibersaltseroen bilgunea

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta Laudioko Institutuan prestatutako egitarauaren barruan ikusi duzue erakusketa batzuk egiten ari garela.Hona hemen horietako bat, sarean topatu dugun kartel-lehiaketa batetik hartu dugu; kartel-sorta osoa ikus dezakezue, geuk beren kopiak panel batzuetan kokatu ditugu, liburutegiaren atearen ondoan. From Kartel-sorta Emakumearen Eguna 09 Laudioko Instia


Datorren domekan Emakume Langilearen Eguna ospatuko da urtero legez. Laudioko Institutuan, azken urteetan Normalkuntza Batzordeak eta hainbat ikaslek bultzatuta, egun horren harira ekimen batzuk antolatu ohi ditugu. Hauxe duzue barikurako (eskola-eguna aukeratu dugu, bistan da) prestatzen gabiltzana: EGITARAUA    MARTXOAK 6   ☺Erakusketak:        ●Errusiako kartelak.        ●Martxoaren 8ko kartelak.        ●Euskal emakume idazleak.   ☺Kiniela.   - 8:15ean: Euskal Emakume i...


Aret-uste

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-02 17:09

A ze neologismoa sortu duguna! Aretan ospatzen diren Inauteri, Aratuste...Aret-uste! Lehen urtea da Aretako eskolakoek, barruan ospatzeaz gain, mozorro ezin dotoreagoak kaleratzeari ekin diotela batucada delakoaren laguntza eta guztiz. Apur bat Lantzetik, beste apur batzuk Zuberoako maskarada nahiz Ituren eta Zubietatik...itzuli ezin ederragoa prestatu zuten errepublika txikitako kaleetan zehar.   From Aretako eskolako aratuste ospakizunak


Aratusteak

1
guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-02 10:32

Hortik gaztelaniazko carnestolendas sortu zen, berorren sinonimoa den antruejo bezala, berau latinezko introitus-etik heldua, hots [ Garizumarako ] sarrera, gaur egun oso gutxi erabilia eta eskuarki baserri giroko hitz zaharkitu dialektaltzat jotzen dena. Erdi Aroan, antzeko esangurarekin, jaialdi horiei Italian carne-levale deitzen hasi zitzaien, eta hortik gaurko italierako carnevale hitza etorri da, geroago Europako hizkuntza askotara iragana: gal., esp., cat., fr. carnaval, ingl, carnival, Alem. Karnaval, rus. karnaval, etc. Euskara zaharrean, ideia beretik abiatuz, (haragi >) hara...


Lehen aldiz gure ibilbidean "Guzur truk" komentatu digu "blogosferako" kide batek. Ikus http://www.blogak.com/kikkinbu Esaten diguna eskertzekoa da, egiten ari garena hobetu edota  dioena kontuan hartzeko; eta bestalde, esistitzen hasiak garelako seinale da! Beraz eskerrik asko "kiKKinbu", segi itxaropentsu bizi izaten eta geu Aiaraldetik geure lana egitera!


De KolorezAzkenik dituzue hemen gure neska-mutiko sentikorrek idatzitako gutun maitagarriak! Hauexek ere mantendu nahi dute izena ezkutaturik, beraz, epai itzazue idatzi aparta hauetan oinarrituta!   San Balendinen idazkaria:            Nire errietarekin hasi baino lehen, gutun hau Kupidori eta San Balendini zuzenduta dagoela jakinarazi nahi dut. Jadanik errietarekin has naiteke. Jakin ezazue oso haserre nagoela. Zergatik beste neskentzat hainbeste eta niretzat hain gutxi? Besteek nahi adina mutil katxarro izan ditzakete bere esanetara, niri...


San Balendineko uzta

4
guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-02-26 12:45

Balendin Deuna batzuentzat maitasunaren eguna da, beste batzuentzat Merkatal-guneena; aitzakia ona izaten da, edozein kasutan, hitzak elkartzeko. Gure ikastetxeetan jaso ditugun gutun edota idazki batzuk argitaratzeari ekingo diogu; lehengo hau labur eta olerki-generokoa da. Laudioko Institutuan jasoa da eta momentuz egilea "anonimotasunean" gorde dugu, gutxien espero duzun "mutil gogor" baten lumatik honelakoak atera daitezkeela besterik ez dugu esango.   Nire bihotza zurea da, maitia. Niretzat zeu zara zoria. Horregatik egun honetan nago zutaz pentsetan eta maite zaitudala esan ...


Siberiako ordokiak? Eeeez! Urrutira joan barik badira leku apartak gure eskualdean. Artziniegatik gora, Gaztelarako bidean Angulo mendatea dago; bertatik Moscadero (neguan eulirik ez, udan izango da) mendirako txangoa eginez gero natura eta historia-aztarnez ere disfruta dezakezue. Argazki-sortan dituzue ikusgai.Gorobel (gazt. Sálvada) mendikatea bisitatzeaz gain, San Miguel el Viejo delako lekuan otsoak harrapatzeko hormak, izen bereko ur-jauzia eta behean Angulo haraneko herriak (ilogikoa den arren, batzuk "Burgoseko probintzia" barruan) ikus daitezke.Gainera elur pittin batek margoztuta....


Agate Deuna gurean

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-02-25 10:10

Laudioko instian Santa Ageda egunean egindakoaren argazkiren bat duzue ikusigai. Atsedenaldian ikasle, irakasle eta bisitariak kantuan aritu ginen.Eta beste ikastetxe edo herrietan zer egin zenuten? Kontatu arreeen! De Santa Ageda 09


Azken urteotan sendotuz doan Arabako bertsolari txapelketa hastear dago. Lehen kanporaketa Aiaraldean izango da, Amurrion hain justu. Hona hemen wikipediako esteka, informazio gehiago lortzeko. http://eu.wikipedia.org/wiki/2009ko_Arabako_Bertsolari_Txapelketa  


guzurtruk 1456135213698

Ulibarri Hizkuntza Normalkuntza Proiektuak bildu gaituen Aiaraldeko 5 ikastetxe gara: Amurrioko Birjina Haurra eta Zaraobe nahiz Laudioko Institutua, Udal Lanbide Eskola eta Milagrosa. Egiten ditugun ekimenen berri emateko eta elkarrekin bultza dezakeguna aztertzeko sortu dugu blog hau.

Azken iruzkinak

2015-01-27 15:12 #1

2014-11-20 19:56 #2

2014-10-25 09:22 #3

Au kaka bat da

2013-09-09 18:00 #4

2012-12-01 12:06 #5