San Balendineko uzta
Balendin Deuna batzuentzat maitasunaren eguna da, beste batzuentzat Merkatal-guneena; aitzakia ona izaten da, edozein kasutan, hitzak elkartzeko.
Gure ikastetxeetan jaso ditugun gutun edota idazki batzuk argitaratzeari ekingo diogu; lehengo hau labur eta olerki-generokoa da. Laudioko Institutuan jasoa da eta momentuz egilea "anonimotasunean" gorde dugu, gutxien espero duzun "mutil gogor" baten lumatik honelakoak atera daitezkeela besterik ez dugu esango.
Nire bihotza zurea da, maitia.
Niretzat zeu zara zoria.
Horregatik egun honetan
nago zutaz pentsetan
eta maite zaitudala
esan behar dizudala
sentitu dut bat-batean
eta musu artean
hartuko zaitut magalean
Agur laztana
Iruzkinak
Kupido-gabea 2009-03-08 19:16 #1

Datu berria: lehen momentuan bere burua "anonimo" gordetzeko eskatu zigun -ikasle-idazleak esan digu ez duela bat ere arazorik ("bat ere" ez da hain segurua baina tira...) bere izena aireratzeko.

Beraz, olerki honen egilea 3. DBHko Joseba Mata dela esango dugu. Zorionak eta animo!

joseba 2009-03-27 17:59 #2
niri poesia hori asko gustatu zait (nola ez neu egin dut) nire bihotza zurea da maitia... posiatas hari naiz eta piska bat aldaturik dago ez ANDONI!?

3. A-B 2009-05-28 09:53 #3

3. A eta Bkoak gaude eta josebaren poema izugarri gustatu zaigula esan nahi dugu.

Joseba Nobel Saria!!

Oharr: Eukeni eta Aida ez daude ados.

ainhoa 2010-10-01 10:41 #4
eiii
Utzi iruzkina: