Bueno, hemen dituzue asmakizun batzuk!Ea gai zareten asmatzeko. 1. Mahaira atera ohi dira ez da jaten ezta edaten bai ordea ebaki eta banatzen. Zertaz ari gara? 2. Gona luzea du mihia motza, urrutitik entzuten da haren kantu hotsa. 3. Txoko batean musika nota bat tea hartzen ari da. Zer da? 4. Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat egiteko, eta bi lagunek bi ordu behar badituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko? 5. Altzaporrura bidean zazpi atsorek...
Aitona hilzorian omen zegoen, eta ohetik begiak ireki, eta hor hasten da hizketan: Maria, hemen al zaude? Bai, bai, hemen nago. Hemen nago. Andres, hemen al zaude? Bai, hementxe nago aitona, hementxe nago. Xabier, hemen al zaude? Bai, lasai aitona, hemen nago. Hemen gaude denak. Denak hemen al zaudete? Bai, bai, zure ondoan, hemen gaude denak. Eta denak hemen baldin bazaudete, zer egiten du pasilloko argiak piztuta? Bi emakume elkartu dira, eta batak besteari esan dio Nire senarra aingeru bat da. Hau zortea!- erantzuten dio besteak- Nirea orai...
Tza, tza, tzapasatzen dut erratza.Tze, tze, tzegela nago garbitzen.Tzi, tzi, tzimantala dut jantzi.Tzo, tzo, tzoZikindu nintzen atzo.Tzu, tzu, tzudantzan tzun pan tzun!Marigorringotxurigorringo,bihar eguzkialaeuri egingo? Akerrak adarrak okerrak ditu, adarrak okerrak akerrak ditu,adarrak akerrak okerrak ditu,okerrak adarrak akerrak ditu.Axala-maxala mantalin,kipula-tipula kattalin,kixkiti-kaxka kaxkatero,tortila-mortila kozinero.Mistika-mastika ñamogia, tortila, pastela...janzarrat eta zurrutparrat eta purrut!Xipi, xapi, katua,katu madarikatua!Tripa dauka puztuajan didalakojan...
Hemen dituzue prestatu ditugun esamesak. Anima zaitezte asmatzen! 1. Stbrtn jnd sk bltzn d brtn. 2. Brtn krl prktktzn d. 3. Mrrk txr-rdn tldrn tx d. ______________________________________ 1. Rbk d nhz t Bzkk tld btn jklr zn. 2. Jnd skk stn d fsk n dl. 3. Cbls zznrkn zgtzn dt. ______________________________________ 1. Mrrk mnd btn dg. 2. Hnbt trsn dd prbtzk. 3. Sprmntk gstk bdtz, brtr jn ztz. ___________________________________________ 1. Skl Hrrk msk tld d. 2. Hn bstk s fmtk dr gztn rtn. 3....
Egun honetan Birjina Haurra ikastetxean, inauteriak ospatu genituen eta ikasle guztiak bildu ginen. Goizean zehar hainbat ekintza egin genituen, eguna oso dibertigarria egin zutenak. Goizeko bederatzietatik hasita D.B.H.4. mailakoak aurretik prestatuta zeuzkaten magia saio batzuk eskaini zizkieten L.H. ko ikasleei. Txikienek berriz, antzerki batzuk ikusteko aukera izan zuten. Segidan, ikastetxeko ikasleek jolastokian bildu ziren eta egindako mozorroak aurkeztu zituzten. Aurten mugikortasunarekin lotutako mozorroak aukeratu genituen. Semaforoak, udaltzainak, sainaleak,trafiko zuze...
Gurean ere San Balendineko uzta ere nabaria izan da. Lehen hezkuntzakoek zein DBHkoek lan politak egin dituzte. Ondoren LHko 4 mailako batek idatzi duena, eta jarraian DBHko batena: NEBARENTZAKO GUTUNA Kaixo, Markel! Gutun hau zuretzat da, asko maitatzen zaitudalako. Badakit zu bakarrik ia hiru urte egon zarela nirekin baina gure harremana oso gogorra eta estua da, askoz lehenago elkar ezagutzen dugulako, amaren sabelean egon zinetik. Gogoratzen dut, pozez, nire gurasoek esan zidatenean neba bat edukiko nuela. Orduan pentsatu n...
AGATE DEUNA Gaur egun, Agate Deuna folklore kutsuko jaitzat hartzen bada ere, jatorriz, kristau kutsuko ospakizuna dugu, otsailaren 5ean. Martiri hau patronatzat hartu zen Euskal Herrian eta bere bizitza kantatzen dugu bertso-kopletan Agate Deuna bezperan, otsailaren 4an. Agate Deuna Siziliako Katanian sortu zen hirugarren mendearen erdi ingurumarian. Aldi haretan, Quintia...
Egun horretan Olentzeroaren laguntzaileak haurren gurariak entzuteaz eta jasotzeaz gainera, euskarak duen garrantzia ere erakutsi zigun Adur Larrea (komikilaria) eta Pou anaien (mendizaleak) eskutik. Badira munduan euskaraz aritzen direnak eta euskararen alde egiten dutenak. De Pou AnaiakDe adur larrea
Urtero bezala, abenduaren 22an, Olentzeroaren laguntzaileetariko bat menditik jaitsi eta gure ikastetxean agertu zen haurren desioak eta eskutitzak jasotzeko. Laguntzaileek nahiko lana dute Euskal Herriko haur guztien gurariak hartu eta Olentzeroari helarazteko.De Olentzero
La Milagrosa Ikastetxeko hainbat ikasle euskarari haize berriak emateko Barria eta Zuhatzara joan ziren. Nahiko ondo aritu ziren, irakasleen ustez. Mintzamena lantzeaz gain, tailer dibertigarriak egin zituzten. Tailerretatik kanpo, jolasean ere ikusiko ditugu ondorengo argazkietan.De Barnetegiak
Ulibarri Hizkuntza Normalkuntza Proiektuak bildu gaituen Aiaraldeko 5 ikastetxe gara: Amurrioko Birjina Haurra eta Zaraobe nahiz Laudioko Institutua, Udal Lanbide Eskola eta Milagrosa. Egiten ditugun ekimenen berri emateko eta elkarrekin bultza dezakeguna aztertzeko sortu dugu blog hau.