Agate Deuna
AGATE DEUNA
Gaur egun, Agate Deuna folklore kutsuko jaitzat hartzen bada ere, jatorriz, kristau kutsuko ospakizuna dugu, otsailaren 5ean.
Martiri hau patronatzat hartu zen Euskal Herrian eta bere bizitza kantatzen dugu bertso-kopletan Agate Deuna bezperan, otsailaren 4an.
Agate Deuna Siziliako Katanian sortu zen hirugarren mendearen erdi ingurumarian. Aldi haretan, Quintiano agintariak emaztetzat hartu nahi zuen Agate neska ederra, baina horretarako kristautasunari uko egin behar zion eta Agatek ez zuen onartu. Quintianok zigortu eta hil egin zuen. Gerora, VI. mendetik aurrera, santa honek indar handia hartu zuen Afrikako iparraldeko kristauen artean eta gero asko zabaldu Meditarreo inguruko herrietara.
Agate Deuna kantuan etxerik etxe
Usadui hau ume, gazte eta heldu taldeetan ezagutzen da Euskal Herrian zehar. Ohituraz aparte, agilandoa lortzea da gaur egungo helburu nagusia. Batzen dena, batzuetan, benefizentaiarako izaten da; baina gehienetan beste era bateko ospakizuna egiteko. Jantzi bereziak eramaten dira egun horretan. Doinuak ere era askotakoak erabiltzen dira, melodia hutsetik hasi eta polifoniarartekoak, instrumentuak ere bitarteko direla. Kantuen erritmoa makilaz egiten da.
Etxerik etxe edo herririk herri kantatzen diren bertso edo kopletan, Agate Deunaren bizitzaz aparte, tokian tokiko pertsona esanguratsuenari begirako bertsoa ere kantatzen zen, agilando hobea lortzeko. Eta hori bai, han hor, hemengo kantaldi bakoitza egin aurretik, galdera hau egiten da: kantatu ala errezatu? Jakina, etxe batzuetan, zergatik hargatik, nahiago izaten dute errezatzea, batez ere hilberriren bat edo egonez gero. Agilandoa berdin ematen da.
De Agate Deuna |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: