Kategoria: ohitura
AGATE DEUNA Gaur egun, Agate Deuna folklore kutsuko jaitzat hartzen bada ere, jatorriz, kristau kutsuko ospakizuna dugu, otsailaren 5ean. Martiri hau patronatzat hartu zen Euskal Herrian eta bere bizitza kantatzen dugu bertso-kopletan Agate Deuna bezperan, otsailaren 4an. Agate Deuna Siziliako Katanian sortu zen hirugarren mendearen erdi ingurumarian. Aldi haretan, Quintia...
Urtero bezala, abenduaren 22an, Olentzeroaren laguntzaileetariko bat menditik jaitsi eta gure ikastetxean agertu zen haurren desioak eta eskutitzak jasotzeko. Laguntzaileek nahiko lana dute Euskal Herriko haur guztien gurariak hartu eta Olentzeroari helarazteko.De Olentzero
Zer idatzi zure bizitza aspergarria dela konturatu zarenean? Bada, horixe, aspergarria zarela zu ere. Guk geuk gure bidea egin beharra daukagu, guk geuk gure bizitzaren nondik-norakoak diseinatzen ditugu, nolabait esateko. Ohikoa zaiguna aldatzeko gai ez bagara jai daukagu, akabo. Ez badugu burua altxatzeko gaitasunik ez dugu bizitzan sekula santan ezer lortuko. Ez profesional mailan, ez pertsona mailan. Beti geldirik egongo gara. Zergatik horren ezkor? Hasieran azaldu dudana niri gertatzen ari zaidalako. Eta ez niri bakarrik, ziur aski. Altxatzen naizenean lanera joan behar, noski. Horre...