Guzur truk

Aiaraldeko zibersaltseroen bilgunea

Balendin Deuna egunerako Laudioko institutuan bildutako maitasun-gutun gehiago dugu gordeta eta aspaldiko partez baten bat zintzilikatuko dugu. Kasu honetan egilea nor den esan daiteke: Arantxa Roqueñi, 2. Batxilerrekoa.   ZURE BILA   Egunero bakardadean egongo banintz bezala sentitzen nintzen; neu eta nire esku hutsak. Jende ugari zebilen nire albotik, inor ez balego bezala, ni zure bila. Jende artean ibiltzen nintzen zure aurpegia aurkitu nahian, nire bihotza dir-dir batean mantentzen zen. Bat-batean laztan baten leuntasuna sentitzean, arin bueltatu nintzen atzera, arestia...


Emakumearen Egunaren karietara institutuan antolatu ziren ekimenen berri emateko zabaldutako sorta amaituko dugu. Dantzak ere izan genituen, zorionez jende pilo batek daki zer edo zer txarto ala ondo (konplexurik gabeak gara) dantzatzen eta beste batzuk ikasi nahian -baita lortu ere-, beraz giro polita eta parte hartze handia. Baietz hurrengoan gehiago animatu!   From Dantzetan Emakumearen Eguna 09 Instian


Motibazioa

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-11 19:23

HAURREN JOLAS ETA KANTAK   Ez dakizuela zure seme-alabekin euskaraz jolasten? Begira nola jolasten diren La Milagrosa Ikastetxeko gurasoak.     Aste hauetan buru belarri ibili dira Urtxintxa elkartearekin bat.


Emakumearen Egunerako bertsoak ere izan genituen entzungai.Argazki-sortan hauexek dituzue ikasle partaideak, ezker-eskuin izenak esanda: Iciar eta Maitane; Ainara eta Idoia; Cris eta Amaia; Eider eta Julene; Ane eta Ainielle; Julen; Nerea biak; Leire; Eider eta Ainhize; Itziar eta Nahikari; Rubén; Eneko; Ainhize eta Zuriñe. Zorionak denei, artista!   From Bertsotan Emakumearen Eguna 09 Instian   Botatako guztiak bildu ez baditugu ere, hona hemen horietako batzuk. Triptikoan itsatsitako bertsoa Salma Nah-k egina da:   Emakumeen bizitza gogor bezain eder lehen zulo beltzea...


Aiaraldeko herri polit honen argazkiak ikusi nahi badituzue, klikatu bertan. Herriaren ikuspegia, orain hotela den dorretxea, Erdi Aroko azoka eta Arteko Gure Ama dituzue ikusgai.   De Artziniegako argazkiak


Martxoaren 6ko ospakizunetan ezin zen kantua falta. Okasiorako aukeratutako abestia hauxe izan zen: Maixa eta Ixiarren Emakume jaio nintzen. Argazkietan ikus dezakezue abeslariak sobran ditugula.  From Kantuan Emakumearen Eguna 09 Instian


Martxoaren 6ko sarrera orduan, institutuan bizi izan genuen giroa islatzen da ikusgai dituzuen argazkietan. Prestatutako triptikoa (testu orokorrak, ikasleek egindako bertso eta idazki laburrak, kanta batzuen letrek...osatuta) banatu zen, baita eskumuturreko morea ere. Triptikoko testu bat jasoko dugu hemen, Negu Gorriak taldearen kanta baten letra hain zuzen. SEXU MAKINA BAINO GEHIAGO DA EMAKUMEA GIZAKIA DA GAUZA BAKARRA BURUAN BADAUKAZU PANPIN PUZGARRI BAT HAR DEZAKEZU Begira, neskak baditu ikasketak Zuzendu lezake multinazional bat Begira, egun irakaslea da Berak irakasten dizu etorkizun...


Kaixo denori! Hementxe dituzue Amurrioko Inauterietako argazkiak ikusteko lotura. www.hauxeda.comAhal izanez gero, ikastetxekoak ere zintzilikatuko ditut. Laster arte!


Post edo mezu honen beheko aldean klikatuz erakustetetako panelak, puxikak eta pankartaren erretratuak ikus ditzakezue; honekin guztiarekin giroa berotu egiten dugu Egunaren ospakizuna heldu baino lehen. Berotzeko beste elementu bat kinielarena da: andrazko batzuen merituak izenekin lotu behar dira. Hementxe duzue: EMAKUMEAREN EGUNEKO KINIELA – 2009   Idatz ezazu letra bakoitzaren azpian dagokion zenbakia   1.        Estatu Batuetako goi mailako politikaria 2.        Atleta donostiarra, pertika jauzian...


Egun horretarako prestatu diren beste erakusketetako bat SESB garaiko kartel sortarena ere bada.Hementxe dituzue denak ikusgai. Bide batez esanda, inork itzuli ahal izango lituzke testuetan agertzen diren leloak? From Errusiako kartelak Emakumearen Eguna 09 Laudioko Institutua


guzurtruk 1456135213698

Ulibarri Hizkuntza Normalkuntza Proiektuak bildu gaituen Aiaraldeko 5 ikastetxe gara: Amurrioko Birjina Haurra eta Zaraobe nahiz Laudioko Institutua, Udal Lanbide Eskola eta Milagrosa. Egiten ditugun ekimenen berri emateko eta elkarrekin bultza dezakeguna aztertzeko sortu dugu blog hau.

Azken iruzkinak

2015-01-27 15:12 #1

2014-11-20 19:56 #2

2014-10-25 09:22 #3

Au kaka bat da

2013-09-09 18:00 #4

2012-12-01 12:06 #5