ASMAKIZUNAK

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2011-04-06 15:38
7

 Bueno, hemen dituzue asmakizun batzuk!Ea gai zareten asmatzeko.

 

1. Mahaira atera ohi dira ez da jaten ezta edaten bai ordea ebaki eta banatzen. Zertaz ari gara?

 

2.   Gona luzea du mihia motza, urrutitik entzuten da haren kantu hotsa.

 

3.  Txoko batean musika nota bat tea hartzen ari da. Zer da?

 

4.    Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat egiteko, eta bi lagunek bi ordu behar badituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko?

 

5.    Altzaporrura bidean zazpi atsorekin gurutzatu naiz. Atso bakoitzak zazpi zaku zeramatzan eta zaku bakoitzean zazpi arkume. Zenbat atso eta arkume zihoazen Altzaporrura bidean?

 

6.    Nola zula liteke globo bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe?

 

7.    Hil batzuek 31 egun dituzte; 30ekoak ere badira. Baina zenbatek dituzte 28 egun?

 

8.    Bi mendiren artean tiro zaratatsua sudurra itxiarazten duen tiro usaintsua.

 

9.    Ez naiz tronpeta baina tronpeta batek bezala jotzen dut, ez naiz eskopeta baina eskopeta batek bezala bi kanoi ditut. Zer naizen badakizu?

 

10.Esadazu, igarle, zer da beti uda hasiera    eta negu dagoena?

 

 

2011-09-13 16:31 #1

as

as 2012-06-03 09:43 #2

1 c
2 h
3 h
4 k
5 k
6 j
7 k
8 j
9 k
10 t

2012-09-11 15:22 #3

2012-09-11 15:22 #4

2012-11-29 20:53 #5

2012-12-01 12:06 #6

2012-12-01 12:06 #7


Utzi iruzkina: