Guzur truk

Aiaraldeko zibersaltseroen bilgunea

IDAZLEA IKASTETXEAN    Atzo Jon Arretxe La Milagrosa ikastetxean bisitan izan genuen: 4.DBHko ikasleekin “Hakuna matata” eta 2.DBHkoekin “Harresi handirantz” liburuei buruzko hausnarketak eta galderak egiteko, diapositibak ikusteko De Jon Arretxe   Arretxeren bideo bat ere ikus dezakezue.  


Hona hemen zentral nuklear bat funtzionatzen ikusi eta kontrolatzeko aukera.


Appletak erabiltzen

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-24 13:43

Appletak gauzak modu dinamiko batean azaltzeko laguntzen digun tresna da. Adibide bezala klika ezazu fotosintesiaren azalpena.   Teknologia klasean hainbat applet ikusi dugu. Hona hemen efektu bikoitzeko balbula bat. Pultsadoreari ezkerretik sakatuz airea ezkerreko tututik sartuko zaio zilindroari eskumarantz mugituz. Berriz, eskumatik pultsatuz, airea eskumatik sartuko da zilindroa ezkerretara bultzatuz. Klik egin ikusteko.


ADI 7-15 BITARTEKO NESKA-MUTILAK !!!!       Mendia gustuko? Goikogane mendi taldeak Arabako Foru Aldundiarekin batera Euskal Herria eta batez ere Araba ezagutzeko aukera ematen dizu. Udalerriko ikastetxe desberdinetako lagunek denbora ederra pasatzen dute honelakoetan.   Martxoaren 14an Txulato mendira joan ziren eta hurrengo irteera Albiz-Gernikara izango da, martxoaren 29an. Txulato Añanako kuadrillan dago, horregatik paisaia gure eskualdearekiko oso diferentea da. Tontor nagusiak 946 m ditu. Ikusi genituen parajeen artean Zabalate (Portilla) herriko gaztelua dago. &n...


Aurreko beste batzuekin egin bezala, hona hemen beste maitasun gutun bat. Ohar gramatikala: klasikoa izaten da "te quiero mucho" euskaraz "asko" barik "izugarri maite zaitut" esan behar delako zuzenketa. Kupido-gabeek ez dugu uste larria denik, are gutxiago sentimentuez ari garenean, honelako hizkuntza-askatasunak erabiltzea. Mezuetarako kodifikatu ere egin da dagoeneko AMZ akronimoa , beraz disfruta dezagun. 3. DBHko Maitane Frailek egindako Kaixo maitia eskutitzaz.                   &...


korrika

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-20 17:07

KORRIKA 16 ZER ESAN BEHAR DIOGU KORRIKARI?             - Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! ZERTARAKO?             - Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko, jolasteko... hautua egin dugunon herrira! Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon artera!  


Denborapasak

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-18 14:36

Aupa denori!   Hementxe dituzue denborapasak dituzten hainbat orrialde. Batzuk didaktikoak dira eta beste batzuk une dibertigarria pasatzeko baino ez direnak. Beraz, euskararekin ondo pasatu nahi baduzu, klikatzea besterik ez duzu!   http://www.euskalnet.net/arturop/denborapasa.htm HABENET http://www.blogari.net/gurutzegrama


Ba al dakizu Windowsez gain, badaudela beste sistema eragile batzuk? Hauetariko bat Linux da bere ezaugarririk garrantzitsuena librea delarikZer da software librea?"Libre" hitza erabiltzen dugunean honako ezaugarri hauek aipatzen ditugu: Helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea Aztertu eta aldatu ahal izatea Kopiatu ahal da eta distribuzioak banatu Hobetu, eta hobekuntza horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurako Horrez gain, badugu aukera geure hizkuntzan erabiltzeko. Izan ere, Linuxeko banaketa den Ubuntuk euskaraz jartzeko aukera ematen du. Banaketa hau oso erraza da...


Okondoko argazkiak

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-18 08:19

Hemen doazkizue Aiarako Koadrilako aparteko herri honen argazkiak. Goza ezazu Okondoz! Argazkietan Garateko gainean dagoen Artzainen monumentua, eliza eta eraikin historikoak, bolatokia...ikus ditzakezue.   De Okondoko argazkiak


  Laudioko Institutuan Teknologia ikasgairako egiten gabiltzan kontuen artean interesgarrienetakoa aurkeztu gura dizuegu: ikasleak euskarazko wikipediarako artikuluak sortzen ari dira. Jakina da wikipedia entziklopedia askea dela eta era zabal eta kooperatiboan osatzen ari dela; hizkuntza bakoitzean dagoen artikulu kopurua eta haien kalitatea batez ere erabiltzaileen esku dago. Horregatik oso ondo deritzogu ikastetxeetan lan hori bultzatzeari. Adibide batzuk ipintzen hasteko, hona hemen 1. Batxilerreko ikasleek ikasgairako osatu dituzten artikulu batzuk: Enrico Fermi Julius Rober...


guzurtruk 1456135213698

Ulibarri Hizkuntza Normalkuntza Proiektuak bildu gaituen Aiaraldeko 5 ikastetxe gara: Amurrioko Birjina Haurra eta Zaraobe nahiz Laudioko Institutua, Udal Lanbide Eskola eta Milagrosa. Egiten ditugun ekimenen berri emateko eta elkarrekin bultza dezakeguna aztertzeko sortu dugu blog hau.

Azken iruzkinak

2015-01-27 15:12 #1

2014-11-20 19:56 #2

2014-10-25 09:22 #3

Au kaka bat da

2013-09-09 18:00 #4

2012-12-01 12:06 #5