Wikipedia bertatik sortzen gabiltza

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-17 15:42

 

Laudioko Institutuan Teknologia ikasgairako egiten gabiltzan kontuen artean interesgarrienetakoa aurkeztu gura dizuegu: ikasleak euskarazko wikipediarako artikuluak sortzen ari dira.

Jakina da wikipedia entziklopedia askea dela eta era zabal eta kooperatiboan osatzen ari dela; hizkuntza bakoitzean dagoen artikulu kopurua eta haien kalitatea batez ere erabiltzaileen esku dago. Horregatik oso ondo deritzogu ikastetxeetan lan hori bultzatzeari. Adibide batzuk ipintzen hasteko, hona hemen 1. Batxilerreko ikasleek ikasgairako osatu dituzten artikulu batzuk:

Enrico Fermi

Julius Robert Oppenheimer

birabarkia animazioa eta guzti.

diferentziala

Brent petrolioa artikulua, euskaraz gain, alemaniera, ingeles, gaztelania, txinera, portuges eta errusieraz besterik ez dago.

Harrisburg hirira ez dira turismoa egitera joan.

Bessemer prozesua  artikulua ere munduko 18 hizkuntzatan baino ez dago eginda.

Teodolitoa zer den ikas dezakezu.

Zeluloidea entzuna izango zenuten; entziklopediaren sarrera, ordea, ikasleek egin arte ez genuen euskaraz kontsultatzerik.

Ernst Werner von Siemens-en berri izango duzu.

"Kana erdi" aizkora-probetan entzuna izango duzu, badakizu zer den?

Dinamoaz ikasteko aukera, hemen.

Gore-Texezko ezer al duzu?

Rudolf Diesel

Ondo, ezta? Zeuek ere anima zaitezkete wikipediako artikuluak egiten; "ikasgelarako lana" izateaz gain, geure ekarpena berehala sareratzen dugu eta euskaldun guztion esku utzi, ezin eder eta motibagarriagoa! Ikasgai bakoitzari dagozkion edukiak landu ahal izateaz gain, bereziki Aiaraldearekin lotutakoak osatzen joateko plana prestatu behar dugu, baietz lan aberatsa egin!

Arestiko artikulen egileak Jon Urkijo, Ainhize Sagardui, Zuriñe Arana eta Iñigo Goikoetxea dira, Ekainen "inspirazioa" lagun. Laster batean ikasle hauek egiten hasiak diren blogen berri izango duzue. 


Utzi iruzkina: