Oporretatik bueltan berriro ere martxan jarri gara.Hurrengo bi hilabeteetan zehar KE eskolak aukera programaren barruan antolatutako "Hezkuntzako ikasketa eta teknologian aditua" ikastaroa egiten ibiliko naiz.Hurrengo sarreretan ikasitakoaren berri emango dut blogaren bitartez.


De Irudiak  Euskarri teknologikoak euskararen unibertsora hurbildu eta euskara euskarri teknologikoetara gerturatzeko Aiaraldea.com eskualdeko interneteko atariak Multimedia ikastaro interesgarri batzuk antolatu ditu. Lau ikastaro eta zenbait hitzaldi-tailer antolatu ditu Udazkeneko Eskola Multimedia izenpean. Erne epearekin: 2010eko azaroaren 7a arte izena eman dezakezu. Informazio osoa Aiaraldea.comen duzu.


Berria egunkarian asteazkenero Zibergela izeneko atala dugu. Bertan informatika eta teknologia berriei buruzko berri ugari irakur dezakegu; euskara ere IKTekin uztartzeko pistak ematen ditu.Sustatu-n irakurri dugunez, Elhuyar Fundazioko Josu Waliñok eta Eleka enpresako Ibon Aizpurua Epiolak idazten dute Zibergela, eta Zumaiako Baleikeko blog komunitatean ipini dute bitakora hau.Beraz, gure aholkua: Berria-ko harpide izan, paperezko bertsioan atal aberasgarri hau irakurtzeko; eta gero patxadaz dena eskuraerraz izateko, jo ezazue hona:http://baleike.com/blogak/zibergela/Goiko argazki sinpatik...


  Hainbestek erabiltzen duzuen gmail posta elektronikoa zerbitzua euskaraz konfiguratzeko aukera sortu berri da. Zeure kontuan sartu, "settings" edo "configuración" sakatu eta lehen aukera hizkuntza denez bertan euskara aukeratu eta behe aldean gorde.


Aurreko batean Batxilerrekoen artikuluak ezagutarazi genituen bezala, orain Teknologia ikasgaian 4. DBHko ikasleek egindako wikipediarako lan batzuk aireratuko ditugu. George Stephenson Nicolas Appert Francesco Moser Soiuz Autoklabea UHT Serhij Bubka Kodak Kalashnikov Chris Boardman Azken honetaz, bideo bat ere ikusi ahal duzue, zeuen ingelesa lantzeko asmotan...   Ikusten duzuenez teknologia alor desberdinak jorratzen dituzte artikuluek. Egile izan diren ikasleak: Ane Agirre, Eleder Espino, Josu García, Iker Ortiz, Jabi Pikaza, Aitor Saez eta Jon Uriondo. Betiere Ekainen zaintzapean.


Ordenagailuan euskara erabiltzeko hiru programa aurkeztu dira: EusLinux 2009 software libreko sistema eragilearen bertsio eguneratua, Xuxen zuzentzailearen IV.bertsioa eta ordenagailuaz lagundutako itzulpen-tresna bat, WordfastProduktu hauek sarean daude prest deskargatzeko helbide honetan. EusLinux 2009Linux sistema eragilea euskaraz dago. 2002az geroztik Linuxen hainbat bertsio eta banaketa prestatu egin da, eguneratu egin da. Euskarazko software librea sustatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, hasieratik, ia-ia milioi bat euro inbertitu du sustapen hau aurrera eramateko. &nbs...


Appletak erabiltzen

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-24 13:43

Appletak gauzak modu dinamiko batean azaltzeko laguntzen digun tresna da. Adibide bezala klika ezazu fotosintesiaren azalpena.   Teknologia klasean hainbat applet ikusi dugu. Hona hemen efektu bikoitzeko balbula bat. Pultsadoreari ezkerretik sakatuz airea ezkerreko tututik sartuko zaio zilindroari eskumarantz mugituz. Berriz, eskumatik pultsatuz, airea eskumatik sartuko da zilindroa ezkerretara bultzatuz. Klik egin ikusteko.


Ba al dakizu Windowsez gain, badaudela beste sistema eragile batzuk? Hauetariko bat Linux da bere ezaugarririk garrantzitsuena librea delarikZer da software librea?"Libre" hitza erabiltzen dugunean honako ezaugarri hauek aipatzen ditugu: Helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea Aztertu eta aldatu ahal izatea Kopiatu ahal da eta distribuzioak banatu Hobetu, eta hobekuntza horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurako Horrez gain, badugu aukera geure hizkuntzan erabiltzeko. Izan ere, Linuxeko banaketa den Ubuntuk euskaraz jartzeko aukera ematen du. Banaketa hau oso erraza da...


  Laudioko Institutuan Teknologia ikasgairako egiten gabiltzan kontuen artean interesgarrienetakoa aurkeztu gura dizuegu: ikasleak euskarazko wikipediarako artikuluak sortzen ari dira. Jakina da wikipedia entziklopedia askea dela eta era zabal eta kooperatiboan osatzen ari dela; hizkuntza bakoitzean dagoen artikulu kopurua eta haien kalitatea batez ere erabiltzaileen esku dago. Horregatik oso ondo deritzogu ikastetxeetan lan hori bultzatzeari. Adibide batzuk ipintzen hasteko, hona hemen 1. Batxilerreko ikasleek ikasgairako osatu dituzten artikulu batzuk: Enrico Fermi Julius Rober...


Puntu.eus bultzatu!!

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-02-17 12:42

Egunon lagunok! Jakingo duzuenez interneteko .eus domeinua lortzeko sustapena martxan jarri da. Atxikimendu kopuru handia lortzea inportantea da. Oso erraz egingo duzue: http://www.puntueus.org Bertan "Atxikimentuak" atalean sartu eta minutu erdian kanpainarekin bat egin duzu. Anima zaitez!


EHIGEk, Euskal Eskola Publikoko Guraso Elkarteen Konfederazioak, Euskaltel Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak “Familia, telebista eta Internet” izeneko CDa eta gida aurkeztu dute. Gida honen helburua, informazio eta komunikazioaren teknologien aurrean erabilera segurua egitea izango litzateke. Gida honek, Interneten gauza onak eta txarrak adierazten ditu.IKTeroen blogean, argi geratzen da gida hau eurentzat hutsaren hurrengoa iruditzen zaiela. Oso kritiko agertzen dira, izan ere gida hau osatu duten elkarteek, zalantzan jartzen dute adibidez a...


Lehen urratsak

iktlh 1456147813626 IKT LH | 2008-04-03 14:14

Hemen gabiltza ero moduan teknologia "berri" hauen inguruan ...


Azken iruzkinak