Zibergela ataleko artikuluak kontsultagai
Berria egunkarian asteazkenero Zibergela izeneko atala dugu. Bertan informatika eta teknologia berriei buruzko berri ugari irakur dezakegu; euskara ere IKTekin uztartzeko pistak ematen ditu.
Sustatu-n irakurri dugunez, Elhuyar Fundazioko Josu Waliñok eta Eleka enpresako Ibon Aizpurua Epiolak idazten dute Zibergela, eta Zumaiako Baleikeko blog komunitatean ipini dute bitakora hau.
Beraz, gure aholkua: Berria-ko harpide izan, paperezko bertsioan atal aberasgarri hau irakurtzeko; eta gero patxadaz dena eskuraerraz izateko, jo ezazue hona:
http://baleike.com/blogak/zibergela/
Goiko argazki sinpatikoa ere aipatu blogetik atera dugu, post honetatik hain zuzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: