Software librea ezagutu bai?

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-18 13:39

Ba al dakizu Windowsez gain, badaudela beste sistema eragile batzuk? Hauetariko bat Linux da bere ezaugarririk garrantzitsuena librea delarik
Zer da software librea?
"Libre" hitza erabiltzen dugunean honako ezaugarri hauek aipatzen ditugu:

  • Helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea
  • Aztertu eta aldatu ahal izatea
  • Kopiatu ahal da eta distribuzioak banatu
  • Hobetu, eta hobekuntza horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurako

Horrez gain, badugu aukera geure hizkuntzan erabiltzeko. Izan ere, Linuxeko banaketa den Ubuntuk euskaraz jartzeko aukera ematen du.


Banaketa hau oso erraza da erabiltzea eta gainera eguneraketak oso intuitiboak dira.
Anima zaitezte Linux erabiltzen eta baztertu Windowseko arazoak (birusak,"akatsa sisteman","ordenagailua itzaliko da" bai ala bai...)
Eta ez bazara ausartzen partizioa egiten zeure disko gogorrean , badago programa bat Windowspean exekutatzean, Linux erabiltzeko aukera ematen duena disko gogorra ikutu barik; Wubi (http://wubi-installer.org) hain zuzen.



Utzi iruzkina: