Armentia herriko Mendibe izeneko tokian jaio zen, eta leku horretan hain zuzen eraiki zuten gero "Santuaren Etxea" izenez ezagutzen dugun etxea. La Milagrosa Ikastetxeko ikasle nagusiek txikiei Prudentzio Deunaren erretreta ezagutu eta abesteko aukera eman diete. Gure txikiak poz-pozik agertu dira. Abestia ez badakizue, hona hemen letra: Ttunttunarekin turuten doinua gure zaindariaren eguna Arabatarrok egun honetan elkartzen gara alaitasunez ospatutzeko Prudentzio jaia gure patroi handia.prudentzio
Agenda 21eri loturik dagoen bisita berezi honen bitartez DBHko ikasleek gizakiak Euskal Herriko basoetan izan duen eragina ulertu ahal izango dute. Agenda 21ekin zerikusia duen tailerra da, birziklatze jarduera plastikoen eta parkean egindako pista joko baten bitartez ikasleak gizakiak basoengan izanduen eragina ezagutu ahal izango du.Euskal Herriko museoa
Kiroletan eta teknologia berrietan euskararen erabilera sustatzeko saioak egin zituen Laudion Koikili futbol jokalariak Koikili Lertxundi Athletic taldeko jokalariak ikastaro berezia eskaini zien azaroan Laudioko gaztetxoei, DBHko ikasleen partaidetzarekin. Euskaraz trebatzeko saioak izan ziren eta eskola orduetan egin ziren. Jendaurrean norbere burua aurkezteko trebetasuna landu zuten gaztetxoek, eta horrekin batera, teknologia berriak euskaraz erabili zituzten. Ikastaroa bi saiotan egin zen azaroan eta guztiak arratsaldeko 15:00etan hasi ziren. Helburua, kirol taldeet...
Aurreko post-eko gaiarekin segituta, hona hemen bideo gehiago eta argazki-bilduma.Bertan liburutegia leporaino bete zuen publikoa ikusteaz gain, AAT eta DBHko artistak ikusiko dituzue. From Musika saioa Laudioko institutuan 09-6-18
Ikasturtea amaitzeko musika-saio bat beti dator ondo. Urtean zehar Esti eta Itziarrekin lanean ibili direnak, baita AAT taldekoek prestatutakoa ere, erakusteko une goxoa izan zen.Beraz, DBHko maila guztietakoak ikusgai dituzue, argazkietan nahiz bideoetan.
Ikasturtea amaituz doa; DBHko 1.D ikastaldearen erreguei erantzunez, ikaskide guztiek -baita Alazne irakasleak ere- ateratako erretratu hauei lekutxoa egin diegu Guzur truk-en.Ikasleen lana kexatzea da baina hain txarto ez zuten pasatuko, ezta? Ikaskide lagunekin momentu goxoak mikatzak baino gehiago izan direlakoan, agur bero bat 1. Dkoei! From DBH 1. D 09-6
Aurreko astean ingelesa lantzeko Comenius proiektuari dagozkion argazki eta bideoak erakutsi ziren institutuko sarreran.Egun batean aurtengo argazkiak, beste batean bideoak eta hirugarrenean urte guztiei dagozkienak.Ekitaldi hauetan ateratako argazki batzuk ikus ditzakezue.From Comenius-eko argazki eta bideoak ikusten 09-6
Aurten Laudioko ikasleek Eskola Agenda 21 programaren barruan landutako gaia mugikortasuna izan da. Bertatik ateratako konpromisoak eta proposamenak laburbiltzen dituzten panelak ikusgai daude egun hauetan institutuko sarreran; ikastetxez ikastetxe ibiliko direnez guregandik laster batean Latiorroko eskolara joango dira. Institutuan programa honen ardura duten Karmele eta Marisa daude argazkietan; dena buruz dakitenez hortxe ageri zaizkizue azalpenak ematen. Batzordeko beste kidea den Anak photocall-a egongo zela entzun orduko mugikortasun handiz ihes egitea lortu zuen. Horretan ari gin...
Aiarako mendi-taldeek urtero txango-zikloa antolatzen dute; aurreko batean Goikoganek Txulatora eginikoaren kronika egin genuen.Arakatzen hasi eta hauxe ikusi dugu: aurten bai laudioarrek bai Amurrioko Mendiko Lagunak taldeak txoko bera bisitatu dutela txangoetan, Amurriotik bertatik hurbil geratzen dena; lehen kasuan Burubioko Santi Gurutz tontorra zapaltzea zen helburu bakarra, bigarrenean ondoko Babio bikia ere bisitatzea pentsatu zuten.De Burubioko Santi GurutzPost honetan txango biei dagozkien materialak eskaintzea erabaki dugu. Goikoganekoen kasuan argazki-sorta (klikatu goialdean) et...
Berria egunkarian asteazkenero Zibergela izeneko atala dugu. Bertan informatika eta teknologia berriei buruzko berri ugari irakur dezakegu; euskara ere IKTekin uztartzeko pistak ematen ditu.Sustatu-n irakurri dugunez, Elhuyar Fundazioko Josu WaliƱok eta Eleka enpresako Ibon Aizpurua Epiolak idazten dute Zibergela, eta Zumaiako Baleikeko blog komunitatean ipini dute bitakora hau.Beraz, gure aholkua: Berria-ko harpide izan, paperezko bertsioan atal aberasgarri hau irakurtzeko; eta gero patxadaz dena eskuraerraz izateko, jo ezazue hona:http://baleike.com/blogak/zibergela/Goiko argazki sinpatik...
Ulibarri Hizkuntza Normalkuntza Proiektuak bildu gaituen Aiaraldeko 5 ikastetxe gara: Amurrioko Birjina Haurra eta Zaraobe nahiz Laudioko Institutua, Udal Lanbide Eskola eta Milagrosa. Egiten ditugun ekimenen berri emateko eta elkarrekin bultza dezakeguna aztertzeko sortu dugu blog hau.