kirola eta euskara

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2010-04-27 11:17

Kiroletan eta teknologia berrietan euskararen erabilera sustatzeko saioak egin zituen Laudion Koikili futbol jokalariak

Koikili Lertxundi Athletic taldeko jokalariak ikastaro berezia eskaini zien azaroan Laudioko gaztetxoei, DBHko ikasleen partaidetzarekin. Euskaraz trebatzeko saioak izan ziren eta eskola orduetan egin ziren. Jendaurrean norbere burua aurkezteko trebetasuna landu zuten gaztetxoek, eta horrekin batera, teknologia berriak euskaraz erabili zituzten. Ikastaroa bi saiotan egin zen azaroan eta guztiak arratsaldeko 15:00etan hasi ziren.

Helburua, kirol taldeetan euskararen erabilera sustatzea izan zen.

koikili


Utzi iruzkina: