Laudioko geografia ekonomikoari buruz Garatu ikastaro batean Toño lankideak egindako lan hau zeuekin konpartitu nahi dugu.
Comenius delako Europa mailako proiektuaren barruan gure institutuak azken urteotan beste hiru ikastetxerekin elkartrukaketak burutu izan ditu. Aipatu lekuak hauexek dira: Daugavpils (Letonia), Friedrichshafen (Alemania) eta Istanbul (Turkia).Proiektuak Small Communities building a Big Europe du izena; horretaz gehiago jakin nahi duenak saka dezake esteka, bide batez egitasmoak helburutzat duen ingelesaren lanketa egin dezakezue.Behean duzuen argazki-bliilduman gure artean egon diren bitartean elkarrekin burutu dituzten ekintza eta bisitaldi batzuk kontsulta ditzakezue: Bilbo, Zuhatza uhart...
Beste froga bat instian, orain 3. A eta Bkoak gaude. Dantzariak berberak dira, onerako eta txarrerako kar-kar... Dantza honi Txapel mix izen mestizoa ematen diote dantza-ikastaroan maistra (Aida, Maitane, Ixone, Zutoia, Gentzane) direnek, ikasgeletan ikasle direnek; dantza-ikasle dorpeak, instian irakasle. ;
Hemen gaude froga bat egiten 3. Dkoak. Ea beste bideotxo hau igotzen dugun. Dantzaldiaren beste lagin bat da.
Blog honen lehen post-etakoak Emakumearen Egunaren karietara burututako ekintzen argazki-sortak izan ziren. Arlo "teknikoan" lortzen ditugun aurrerapauso txikien froga gisa, orduan grabatutako bideotxo bat zintzilikatu dugu, Zazpi jausi dantzaren erakustaldiarekin.
Aurreko post-etan geure ikasleek Latiorroko ikastetxean burututako saioaren argazkiak eskegi bagenituen ere, orain bideo batzuk zintzilikatuko ditugu. Bertan institutuko ikasle batzuk bertsotan ( Ane eta Leire behealdean; Ainielle, Maialen eta Mari goialdean) ari dira. Irudien kalitatea ez da oso ona baina ez da gauza gutxi. Zorionak artistei eta frogak egiten segituko dugu.
Hainbestek erabiltzen duzuen gmail posta elektronikoa zerbitzua euskaraz konfiguratzeko aukera sortu berri da. Zeure kontuan sartu, "settings" edo "configuración" sakatu eta lehen aukera hizkuntza denez bertan euskara aukeratu eta behe aldean gorde.
NOLA ERAGIN SEME-ALABEN HIZKUNTZA JOKABIDEETAN? Euskaraz ez dakiten gurasoek, elebitasunari buruz izan ditzaketen kezkak eta zalantzak argitzea, eta, seme-alabei elebidun izan daitezen laguntzeko oinarriak eta ideia praktikoak ematea zen atzo Julio Ibarrak eta Iñaki Eizmendik La Milagrosa ikastetxean emandako hitzaldiaren helburua. De Julio Ibarra
Airaldeko hainbat lekutako argazkiak jada eskegita izanda, bazen garaia gure herrikoak jartzeko. Hementxe dituzue! De Amurrioko argazkiak
Gure eskualdean hanbat eremutan euskaraz bizitzeko ahaleginetan, lekuko administrazioek garrantzia dute. Blog honetatik eskualdeko 7 udalek dituzten web-orrien estekak (loturak, link-ak) eskainiko dizkizuegu, alde batetik eskuragarri izateko eta bestetik euskarazko bertsioen osasuna pittin bat baloratzeko. Alfabetikoki doazkizue. Aiara: hizkuntza biak eskaintzen dira baina ezer tekleatuz gero erdarazkoa besterik ez. Amurrio: salbuespen batzuekin, euskarazko bertsioa osoa da. Artziniega: sortu berriagoa, atal batzuk euskaraz topa ditzakezu, beste batzuk ez eta badira eraiki barik dauden...
Ulibarri Hizkuntza Normalkuntza Proiektuak bildu gaituen Aiaraldeko 5 ikastetxe gara: Amurrioko Birjina Haurra eta Zaraobe nahiz Laudioko Institutua, Udal Lanbide Eskola eta Milagrosa. Egiten ditugun ekimenen berri emateko eta elkarrekin bultza dezakeguna aztertzeko sortu dugu blog hau.