Aiaraldeko udaletako estekak
Gure eskualdean hanbat eremutan euskaraz bizitzeko ahaleginetan, lekuko administrazioek garrantzia dute.
Blog honetatik eskualdeko 7 udalek dituzten web-orrien estekak (loturak, link-ak) eskainiko dizkizuegu, alde batetik eskuragarri izateko eta bestetik euskarazko bertsioen osasuna pittin bat baloratzeko. Alfabetikoki doazkizue.
Aiara: hizkuntza biak eskaintzen dira baina ezer tekleatuz gero erdarazkoa besterik ez.
Amurrio: salbuespen batzuekin, euskarazko bertsioa osoa da.
Artziniega: sortu berriagoa, atal batzuk euskaraz topa ditzakezu, beste batzuk ez eta badira eraiki barik daudenak.
Laudio: atal batzuk ez daude erabat euskaraz, gehienak bai.
Okondo: berri samarra, apurka-apurka sailak euskaraz agertzen ari dira.
Orozko: dagoena euskaraz (ere) dago.
Urduña: atal batzuk garatu barik daude, beste asko euskaraz kontsulta daitezke.
Guztion esku dago euskarazko bertsioetara jotzea normaltasunez, batzuetan nagikeriagatik erdarazkoak kontsultatzen dira eta ikusten denez gaur egun hainbeste dokumentu euskaraz daude; hementxe dituzue zazpiak bilduta eta kontsultaerrazak. Post hau berau eskuinaldean duzun "Estekak" sailean izango duzue agerian.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: