Comenius proiektuko kideen bisitaldia

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-05-28 13:38




Comenius delako Europa mailako proiektuaren barruan gure institutuak azken urteotan beste hiru ikastetxerekin elkartrukaketak burutu izan ditu. Aipatu lekuak hauexek dira: Daugavpils (Letonia), Friedrichshafen (Alemania) eta Istanbul (Turkia).

Proiektuak Small Communities building a Big Europe du izena; horretaz gehiago jakin nahi duenak saka dezake esteka, bide batez egitasmoak helburutzat duen ingelesaren lanketa egin dezakezue.
Behean duzuen argazki-bliilduman gure artean egon diren bitartean elkarrekin burutu dituzten ekintza eta bisitaldi batzuk kontsulta ditzakezue: Bilbo, Zuhatza uhartea, Laudio Irratia, Portugalete-Areetako Bizkaiko Zubia...

Europan famatuak garela frogatzeko, hona hemen web orri batzuk proiektu honetaz, prentsan agertuak edo alemanieraz Friedrichshafen-go ikastetxearena ere bai.


From Comenius 09


Utzi iruzkina: