Guzur truk

Aiaraldeko zibersaltseroen bilgunea

Latiorron bertsotan

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-05-08 13:42

Aurreko batean kanta-saioaren kronika egin genizuen; orain institutuko ikasleek Latiorroko ikastetxera egindako bisitaldiaren bertso-saioa erakutsi nahi dizugu.Goialdean talde osoaren erretratua duzue, Lukas aurrean dagoela.Behean klikatuz gero partehartzaile guztiak ikus daitezke argazki-sortan; agertzen den honetan (ezker-eskuin ordenean) Icíar eta Maitane daude eta hurrengoak hauexek dira: Itziar eta Nahikari; Kristina eta Amaia; Mikel; Julen; Aitor eta Jon; Eider eta Zuriñe; Lukas; Leire; Ane; Eneko; Ruben; eta amaitzeko hirukotea: Maialen, Mari eta Ainielle. Biba ziek!!From Latiorron b...


Aurreko batzuetan Institutuko nahiz Aretako kilometroen berri eman eta gero, orain Laudioko beste zati batzuetako argazkiak eskaini gura dizkizuegu. Instiaren ostean, irakaskuntzaren mundutik Ikastola (berdez)eta Lamuza Ikastetxeak (zuriz) hartu zuten lekukoa, besteak beste. Udal Lanbide Eskolakoak ere agertzen zaizkizue nonbait, beren kilometroa lehenago egin ostean.Trafikoarekin suertatutako arazoak ere agertzen dira, a ze sustoa antolatzaileentzat!Behean klikatuz ikusgai dituzuen erretratuez gain, eskualdeko Uhinak Irratiak Aiaraldean Korrikak egindakoaren laburpena erakusteko bideoa duz...


IPARRALDEA

1
guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-05-05 09:31

  Urtero bezala, frantsesa ikasten daudenak Frantzia aldera eta Iparraldera joaten dira bere ezagupenak praktikan jartzeko. Aurten Hossegor, Capbreton eta Donibane Lohizune ikusteko aukera dute. Iparralde Post honen osagarri, Capbreton-ek martxoan pairatu zuen ekaitz izugarriaren bideo bat ere ikus dezakezue. Avez-vous compris?    


Aurreko batean Batxilerrekoen artikuluak ezagutarazi genituen bezala, orain Teknologia ikasgaian 4. DBHko ikasleek egindako wikipediarako lan batzuk aireratuko ditugu. George Stephenson Nicolas Appert Francesco Moser Soiuz Autoklabea UHT Serhij Bubka Kodak Kalashnikov Chris Boardman Azken honetaz, bideo bat ere ikusi ahal duzue, zeuen ingelesa lantzeko asmotan...   Ikusten duzuenez teknologia alor desberdinak jorratzen dituzte artikuluek. Egile izan diren ikasleak: Ane Agirre, Eleder Espino, Josu García, Iker Ortiz, Jabi Pikaza, Aitor Saez eta Jon Uriondo. Betiere Ekainen zaintzapean.


IDAZLEAK IKASTETXEAN

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-04-29 15:50

Aurreko astean Kirmen Uribe La Milagrosa ikastetxean egon zen "Garmendia errege" liburuari buruzko zalantzak argitu eta galderak erantzuteko. Kirmen Uribe   Osagarri gisa Uribe New York-en egon zeneko bideo bat duzue ikusgai.  


Danborrada

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-04-28 13:43

    Pasa den ostiralean, danborrada antolatu genuen ikastetxean. Amurriokoa aurten ikastetxe eta eskoletan antolatu ez zenez, geurea egin genuen musika irakaslearen laguntzarekin. Gurasoen aurrean jo eta gero bizkotxoak jateari ekin zioten gogoz, egun borobila!                                  


Liburuen azoka

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-04-28 13:25

    Liburuen eguna zela eta, ikastetxean, liburuen-trukea antolatu genuen. Ikasle bakoitzak nahi ez zituen liburuak ekartzen zituen etxetik eta, horren truke, txekeak jasotzen zituen, liburuen balioaren arabera (puntu gehiago itxura ona eta idazle ospetsua bazuen, gutxiago zaharkitua bazegoen...). Beraz, horrekin antolatu genuen azoka eta batzuk pozik atera ziren trukearekin, beste batzuek ekarritako liburua eraman nahi zuten berriz....Hementxe dituzue egun horretako argazkiak!  


Korrika 16 Aretatik

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-04-24 12:03

Institutuak kolore gorria aukeratu zuen baina jakina da Aretakoa ere badela, beraz Laudiotik Aretako jaietako kamiseta gorriak ikusi ahal izan ziren eta Aretan bertan ugariak.Bitorikan muga zeharkatu osteko kilometroak ikusi ditzakezue, argazkilaria bera nekatu zen arte, Korrika jadanik Orozkon sartuta zegoelarik. Ikasle batzuk ere ageri dira, nekatu samar baina pozik, Laudiorako bueltan kilometro nahikotxo egin ostean; baita Amurrioko Alfredo ere, Aiaralde osoan Korrikaren laguntzaile (furgonetan, hori bai) izan eta gero. From Korrika Areta


Bihar liburuaren eguna ospatuko denez, ikastetxean liburuen trukea antolatu dugu. Hementxe doaz eskola girotzeko ikasleek egin dituzten liburuen inguruko txartelak.   De Capturas de pantalla


Korrika pasatu berri da, beti bezala parte hartze handia eta giro jator bezain apartaz.Post batzuetan ateratako argazki sortak erakutsiko dizkizuegu. Hasteko institutuak hartutako kilometroari dagozkionak daude.From Institutuko kilometroa Korrikan


guzurtruk 1456135213698

Ulibarri Hizkuntza Normalkuntza Proiektuak bildu gaituen Aiaraldeko 5 ikastetxe gara: Amurrioko Birjina Haurra eta Zaraobe nahiz Laudioko Institutua, Udal Lanbide Eskola eta Milagrosa. Egiten ditugun ekimenen berri emateko eta elkarrekin bultza dezakeguna aztertzeko sortu dugu blog hau.

Azken iruzkinak

2015-01-27 15:12 #1

2014-11-20 19:56 #2

2014-10-25 09:22 #3

Au kaka bat da

2013-09-09 18:00 #4

2012-12-01 12:06 #5