IPARRALDEA
Urtero bezala, frantsesa ikasten daudenak Frantzia aldera eta Iparraldera joaten dira bere ezagupenak praktikan jartzeko. Aurten Hossegor, Capbreton eta Donibane Lohizune ikusteko aukera dute.
Iparralde |
Post honen osagarri, Capbreton-ek martxoan pairatu zuen ekaitz izugarriaren bideo bat ere ikus dezakezue. Avez-vous compris?
Iruzkinak
Le menteur d'Arette 2009-05-05 12:11 #1

Ça va?

Agur lagun guzurteroak! Azken post honi "Iparraldearen iparraldea" deituko nioke, Landak ere bisitatu zenituztela ikusita.

Bide batez aprobetxatzen dut esateko bertan, Landetan ere, frantsesa ez den beste hizkuntza bat ere badutela, zoritxarrez nahiko egoera kaxkarrean; bere izena occitan (okzitaniera) da, eremu honetan gascon (gaskoi) aldaera egiten da Euskal Herriko txoko batzuetan ere oraindik gordetzen dena eta gure hizkuntza historikoa izan dena (Nafarroako Erresuman ofiziala, Urgull edo Villabona bezalako lekuizenak...). Hizkuntza horretan horrela idazten dira post-ean agretzen diren toponimoak:

-Landak: las Lanas

- Capbreton: Cap Berton

- Hossegor: Òssagòr

Hizkuntza horrek Gaskoinian (Gasconha) eta guregandik hurbilen dauden lurretan bizi duen egoera gehiago jakin nahi izanez gero, arakatu elkarte hauen web-orriak:

Institut Occitan eta Gascon Lanas

Adishatz e hètz beròi!! (horrela esaten da gaskoiz "Agur eta izan zaitezte zoriontsu", agurtzeko formula gisa)

Utzi iruzkina: