Margolari bikain hau gure artean jaio zen. Hona hemen berari buruzko informazio zabalagoa. Juan aranoaView more presentations from Estibaliz Aguirre.
Ez da batere erraza txirrindularitzaren alorrean arrakasta izatea, baina Arespalditzako kirolari honek Euskaltel taldean jardutea lortu du, hori da marka! Hemen daukazue txirrindulari zoragarri honi buruzko datu gehiago. Iñaki isasiView more presentations from Estibaliz Aguirre.
Nork ez du ezagutzen nazioarte mailan ezaguna den orkestra-zuzendari bikain hau? Hemen bere bizitzari buruzko informazio gehiago daukazue. Inma sharaView more presentations from Estibaliz Aguirre.
Amurrioko jokalari aparta hau Insbruken ari da aurten jokatzen, baina herriko taldean eman zituen bere lehenengo urratsak. Gehiago jakin nahi duzu? Iñaki beaView more presentations from Estibaliz Aguirre.
Urduñan jaio zen konkistadore honen istorioak harrituko zaituzte. Ezagutu nahi? Juan garayView more presentations from Estibaliz Aguirre.
Amurrioko enparantzak XX. mendeko pertsonaia honen izena darama. Ezagutu nahi al duzu bere istorioa? Juan urrutiaView more presentations from Estibaliz Aguirre.
Kaixo lagunok:Hemen gaituzue berriro urte berri honetan blogari ekiteko. Oporrak hartu baino lehen, abenduaren 23an, ospakizun aparta izan genuen ikastexean. Olentzero etortzeaz gain, DBHko ikasleok euskal abestien karaoke izugarrian hartu genuen parte. Ahotsarik gabe geratu ondoren, herri-kiroletan arituko ginen eta indarrak berriro hartzeko txistorrada ospatu genuen. Eguna amaitzeko, txerriaren zozketa egin genuen (pelutxezkoa, ez pentsa). Hemen dituzue egun horretako argazkiak!!
SMS LEHIAKETA Aurten ere Aste kulturalean SMS lehiaketa dugu. Sari potoloak egongo dira, baina ez da samurra izango. Horretarako hiru pistak asmatu eta izena eman beharko diguzu. Anima zaitezte eta parte hartu!! Hona lehenengoa: Nhz t Blbn z gn, stbrtn ktdrln zn dzkg Bigarrena: Frntzk irltz rt hrbru izn zn Eta azkena: Drangtk Errb ibrn ertzrk bdia gn dz smsn btrtzBa al dakizu zeri buruz ari garen??Erantzunak abenduaren 17 baino lehen bidali e-mail honetara zure datu pertsonalekin batera (izen-abizenak, ikasmaila eta taldea):...
BADATOR!Hementxe dugu 2010eko aste kulturala Laudio Institutuan.Eta hona hemen aurtengo leloa: LAPURDI BEGITIK URRUN BIHOTZETIK HURBIL Animatu, parte hartu eta goza ezazu!!Euskarak blai egin gaitzala!
Ekain eta zumaiako bidaiaView more presentations from LAUDIOKO INSTITUTUA.
Ulibarri Hizkuntza Normalkuntza Proiektuak bildu gaituen Aiaraldeko 5 ikastetxe gara: Amurrioko Birjina Haurra eta Zaraobe nahiz Laudioko Institutua, Udal Lanbide Eskola eta Milagrosa. Egiten ditugun ekimenen berri emateko eta elkarrekin bultza dezakeguna aztertzeko sortu dugu blog hau.