Txisteak

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2011-04-06 15:33
3

 Aitona hilzorian omen zegoen, eta ohetik begiak ireki, eta hor hasten da hizketan:
 Maria, hemen al zaude?
 Bai, bai, hemen nago. Hemen nago.
 Andres, hemen al zaude?
 Bai, hementxe nago aitona, hementxe nago.
 Xabier, hemen al zaude?
Bai, lasai aitona, hemen nago. Hemen gaude denak.
 Denak hemen al zaudete?
Bai, bai, zure ondoan, hemen gaude denak.
 Eta denak hemen baldin bazaudete, zer egiten du pasilloko argiak piztuta?

Bi emakume elkartu dira, eta batak besteari esan dio

Nire senarra aingeru bat da.

Hau zortea!- erantzuten dio besteak- Nirea oraindik bizirik dago.

 

 

 

 

 

 

 

Nor da James Bonden anai goxoena?

Ibon Bombom

 

 

Haur batek esaten dio amari ikastolatik etxera joandakoan:
- Ama, bi notizia dakartzat zuretzat. Lehenengoa oso ona da: matematikan
10 atera dut.     
- Oso ongi, oso ongi!
Eta zein da bigarren notizia? –galdetzen dio amak.
- Ba, lehenengo notizia gezurra dela.

 

 

Irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarrizketa.
- Zenbat hezur dauzka zure gorputzak ?     
- 208, jauna – erantzun du ikasleak.
- Burugogorra! Ez al nizun esan atzo 207 hezur bakarrik dauzkala

giza gorputzak?
- Bai, baina … gaur oliba hezur bat irentsi dut.

 

Bittor negarrez eskolatik dator eta amak galdetu dio :
- Zer duzu Bittor, horrenbeste negar egiteko?     
- Andereñoak zigortu egin nau …
- Hara! Eta zergatik zigortu zaitu?
- Bere galderei erantzuteagatik.
- Gaizki erantzun diozu, noski …
- Ez, ez. Nik ondo erantzun diot …  Zeinek sartu duen sagua bere poltsan
galdetu du eta ni izan naizela erantzun diot.

 

2013-09-09 18:00 #1

2014-10-25 09:22 #2

<p>Au kaka bat da</p>

2014-11-20 19:56 #3


Utzi iruzkina: