Guzur truk

Aiaraldeko zibersaltseroen bilgunea

 Aste Santuko oporraldiaren aurrean Laudioko institutuko ikasle talde handi batek bisita egin zion Latiorroko eskolari. Beste egun batean bertsotan aritu zirenak ikusteko parada izango dugunez, gaur musikari ibili zirenak erakutsiko dizkizuegu.Ekitaldia arrakastaz burutu zela esan gabe doa. From Latiorron bertso


Eskola-baratza

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-04-06 08:45

  Birjina Haurra Ikastetxean Eskola-baratza martxan jarri berri dugu. DBHko ikasle zein laguntza eta hizkuntza-indartze geletako ikasleei zuzendutako egitasmoa da, gainontzeko ikasleei ere irekita, jakina.   Lurra prestatzeaz geroztik egin genuen lehendabiziko ekintza ilarrak, patatak erein eta ezpata-loreak lantzatzea izan zen.   Begira zein ondo moldatzen diren, gehienentzat aitzurra hartzen duten lehenengoa izan dela kontuan hartuz!!   De Eskola-baratza


Historia etiketa zabaltzeko post hunkigarria aukeratu dugu; gure institutuko Ariane Martin 4. DBHko ikaslearen familiaren ibilbidearen zatia da, ez da asmakizun bat beraz. Gernikako bonbardaketarekin zerikusia duenez hango argazki bat ipini dugu, Wikimedia Commons-etik aterata. Irakur ezazue arretaz. JAKIN GABE...INGURATZEN GAITUZTEN ISTORIOAK 1930ean jaiotako ume batek ezingo luke pentsatu hain zorigaiztoko bizitza izango lukeenik. Horixe bera izan zen nire birraititari gertatu zitzaiona. Bere gurasoek ez zuten diru askorik baina seguru aski oso zoriontsua zen; aldiz, 5-6 urte zuen...


Korrika Txikia

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-04-02 11:59

Hementxe doazkizue Korrika Txikian egindako argazkiak. Pasa den ostiralean antolatu genuen ikastetxean bertan eta korrika egiteaz gain, bertsoak botatzeko, leloak irakurtzeko eta dantza egiteko indarra izan zuten. Goza ezazue gure etorkizuneko kirolarien argazkiak ikusten!!   De Capturas de pantalla


AZTERKOSTA

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-04-01 15:55

Aztertu programaren barruan gure ikasleak Bakiora joan dira hondartza eta itsasoa aztertzera. Adierazi behar zuten kosta inguruaren ezaugarriak, baita bertara iristen diren bi korronte nagusien ezaugarriak ere.  azterkosta


Ordenagailuan euskara erabiltzeko hiru programa aurkeztu dira: EusLinux 2009 software libreko sistema eragilearen bertsio eguneratua, Xuxen zuzentzailearen IV.bertsioa eta ordenagailuaz lagundutako itzulpen-tresna bat, WordfastProduktu hauek sarean daude prest deskargatzeko helbide honetan. EusLinux 2009Linux sistema eragilea euskaraz dago. 2002az geroztik Linuxen hainbat bertsio eta banaketa prestatu egin da, eguneratu egin da. Euskarazko software librea sustatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, hasieratik, ia-ia milioi bat euro inbertitu du sustapen hau aurrera eramateko. &nbs...


Laudioko argazkiak

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-31 12:19

  Aiara eta Okondokoak ikusi ondoren, hementxe dituzue Aiarako herri nagusienetako argazkiak. Herriko Plaza (udaletxe zaharra eta eliza, udaletxe berria), Bitorikako zubia (Aretako gutxi gorabeherako muga egiten duena, Zubiko jauregia (gaztetxea izana, orain gastronomia museoa), geltokia eta garai batean Urquijoko markesaren egoiotza izan zen Lamuzako parkea agertzen zaizkizue.  Sar zaitez ikustera!     Laudioko argazkiak


Korrika Aiaraldera, tartean Laudio eta Aretara, datorren asteazkenean helduko da, Luiaondotik sartuta. Hona hemen udalerriari dagozkion kilometroen deskribapena. Kilometro zenbakia Erreferentzia Ordua Nork egingo du 1385 Autobiako irteera 11:02 EZKA 1386 Autobiako zubi azpian  11:08 Laudioko AEK 1387 Negutegiak 11:16 Kirikiño Uhinak/Gaztetxea 1388 A Fiat 11:22 Gometegi/ 1388 B Tubacex Aurrean 11:25 Tubacex LAB 1389 A Ertzantza 11:29 JEZ 1389 B Lateorroko sarreran 11:32 LAB 1390 A Lateorroko H.E 11:35 Lateorro 1390 B Futbol Zelaia 11:39 Udaletxea L.K 1391 A Altzarrate G...


3. DBHko Andoitz Ortiz tematu egin da bere olerkitxo hau argitaratu behar zela. Beraz, mutikoak "urtzen" hasiak zaizkigu berba goxoen erresuman... Espero dut Jainkoak barkatzea,   zu hainbeste maitatzeak   bekatua izan behar duelako.   Baina nahiago dut   infernuan egotea   eta zurekin bizitza osoa pasatzea. Aa, aa, aaa! Andoitz (Laudio-Luiaondo) bezain urtuta genuen Aratz Urrutia ikaskide orozkotarra eta horregatik bere "olerkitxoa" argitaratzekotan egon gara baina azkenean beste baterako uztea erabaki dugu.


Ezagutu Araba

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-25 16:48

Gure 2.DBHko ikasleak Arabako herri batzuk ezagutzeko aukera izan dute arabarri programa dela eta. Oraingoan Labraza (Arabako Errioxan) eta Antoñana (Mendialdea edo Kanpezualdean) bisitatu dituzte. Arabarri


guzurtruk 1456135213698

Ulibarri Hizkuntza Normalkuntza Proiektuak bildu gaituen Aiaraldeko 5 ikastetxe gara: Amurrioko Birjina Haurra eta Zaraobe nahiz Laudioko Institutua, Udal Lanbide Eskola eta Milagrosa. Egiten ditugun ekimenen berri emateko eta elkarrekin bultza dezakeguna aztertzeko sortu dugu blog hau.

Azken iruzkinak

2015-01-27 15:12 #1

2014-11-20 19:56 #2

2014-10-25 09:22 #3

Au kaka bat da

2013-09-09 18:00 #4

2012-12-01 12:06 #5