Laburra baina goxoa

Laburra baina goxoa Guzur truk | 2009-03-26 13:50

3. DBHko Andoitz Ortiz tematu egin da bere olerkitxo hau argitaratu behar zela. Beraz, mutikoak "urtzen" hasiak zaizkigu berba goxoen erresuman...

Espero dut Jainkoak barkatzea,

 

zu hainbeste maitatzeak

 

bekatua izan behar duelako.

 

Baina nahiago dut

 

infernuan egotea

 

eta zurekin bizitza osoa pasatzea.

Aa, aa, aaa! Andoitz (Laudio-Luiaondo) bezain urtuta genuen Aratz Urrutia ikaskide orozkotarra eta horregatik bere "olerkitxoa" argitaratzekotan egon gara baina azkenean beste baterako uztea erabaki dugu.


Utzi iruzkina: