Historia egiten duen istorioa
Historia etiketa zabaltzeko post hunkigarria aukeratu dugu; gure institutuko Ariane Martin 4. DBHko ikaslearen familiaren ibilbidearen zatia da, ez da asmakizun bat beraz. Gernikako bonbardaketarekin zerikusia duenez hango argazki bat ipini dugu, Wikimedia Commons-etik aterata. Irakur ezazue arretaz.
JAKIN GABE...INGURATZEN GAITUZTEN ISTORIOAK
1930ean jaiotako ume batek ezingo luke pentsatu hain zorigaiztoko bizitza izango lukeenik. Horixe bera izan zen nire birraititari gertatu zitzaiona. Bere gurasoek ez zuten diru askorik baina seguru aski oso zoriontsua zen; aldiz, 5-6 urte zuenean gerra zibila delakoa zabaldu zen eta bere zoriontasuna amets gaiztoa bihurtu zen.
Hain txikia zelarik, bere familia osoa Gernikako bonbardaketan hil zuten eta birraitita gaixoa umezurtzentzako etxe batean sartu zuten. 18 urterekin kale gorrian ikusi zuen bere burua, 12 urte giltzapean egon eta gero. Gainera bere benetako abizena galdu zuen, 5 urterekin ez zekielako eta, horrez gain, bere benetako adina eta urtebetetze-eguna ere ez zituen inoiz jakin izan. Baina adorez jokatu eta Laudiora etorri zen bere bizitza aurrera ateratzeko prest. Egun batean amama ezagutu eta beragaz bihotzez maitemindu zen, denbora laburraren ostean berarekin ezkondu eta 6 seme-alaba edukiz.
Lantegi batean kargu nahiko ona lortu zuen eta baserri handi eta polit bat erosi zuten, animaliak eta baratzak ere zituztelarik. Izan zituzten semeetan nagusia nira aitita da eta bere gurasoek erosi zuten baserrian bizi da baina beti izan du gainean bere abizena eta arbasoak nortzuk ziren ezagutzeko jakinmina. Baina jadanik aitita oso zaharra da eta ez du indarrik mundutik mugitzeko; guk, bere ilobek, egin behar izango dugu lan hau.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: