Babio eta Burubioko Santi Gurutz mendiak

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-06-04 11:25





Aiarako mendi-taldeek urtero txango-zikloa antolatzen dute; aurreko batean Goikoganek Txulatora eginikoaren kronika egin genuen.
Arakatzen hasi eta hauxe ikusi dugu: aurten bai laudioarrek bai Amurrioko Mendiko Lagunak taldeak txoko bera bisitatu dutela txangoetan, Amurriotik bertatik hurbil geratzen dena; lehen kasuan Burubioko Santi Gurutz tontorra zapaltzea zen helburu bakarra, bigarrenean ondoko Babio bikia ere bisitatzea pentsatu zuten.

De Burubioko Santi Gurutz


Post honetan txango biei dagozkien materialak eskaintzea erabaki dugu. Goikoganekoen kasuan argazki-sorta (klikatu goialdean) eta Mendiko Lagunen txangotik sarean topa dezakezuen bideoa, Gatiburen Bang bang txik txiki bang bang kantaren erritmoan gainera. Esan gabe doa beti ez duela eguraldi goxoa egiten...Aupa mendizale ausartok!!
Luberri.net mendiei buruzko datu-base itzelean ere Babio nahiz Burubiori buruzko fitxak aurkituko dituzue.
On egin!



Utzi iruzkina: