Maitasuna banatzeko beste dugu

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-03-23 16:33

Aurreko beste batzuekin egin bezala, hona hemen beste maitasun gutun bat.

Ohar gramatikala: klasikoa izaten da "te quiero mucho" euskaraz "asko" barik "izugarri maite zaitut" esan behar delako zuzenketa. Kupido-gabeek ez dugu uste larria denik, are gutxiago sentimentuez ari garenean, honelako hizkuntza-askatasunak erabiltzea. Mezuetarako kodifikatu ere egin da dagoeneko AMZ akronimoa , beraz disfruta dezagun. 3. DBHko Maitane Frailek egindako Kaixo maitia eskutitzaz.

                          Kaixo maitia

 

Jakin ezazu maite zaitudala,

jakin ezazu bihotza ez diodala

beste inori eskainiko.

 

Jakin ezazu zurea naizela,

maitia, irrikitan nago

zure usaina igartzeko,

zure ahotsa entzuteko,

zure begiak ikusteko.

 

Ezin diot zutaz pentsatzeari utzi,

gauetan ez dut lorik egiten

nire buruan zaudelako,

argi baten moduan

nire barnean bueltaka.

 

Jakin ezazu bizitza

zurekin pasatu nahi dudala.

 

Asko maite zaitut.

 


Utzi iruzkina: