"Zure bila" maitasun gutuna
Balendin Deuna egunerako Laudioko institutuan bildutako maitasun-gutun gehiago dugu gordeta eta aspaldiko partez baten bat zintzilikatuko dugu.
Kasu honetan egilea nor den esan daiteke: Arantxa Roqueñi, 2. Batxilerrekoa.
ZURE BILA
Egunero bakardadean egongo banintz bezala sentitzen nintzen; neu eta nire esku hutsak. Jende ugari zebilen nire albotik, inor ez balego bezala, ni zure bila. Jende artean ibiltzen nintzen zure aurpegia aurkitu nahian, nire bihotza dir-dir batean mantentzen zen. Bat-batean laztan baten leuntasuna sentitzean, arin bueltatu nintzen atzera, arestian zu aurkitu gabe.
“Ez dakit nor zaren, ezta nolakoa zaren ere baina badakit aurkituko zaitudala eta maite izango nauzula nik maite zaitudan bezala.”
Nire ametsetan zure ezpain leunak bilatzen nituen, ukitzen nituen eta nire barnean sentitzen nituen, munduan zu bakarrik bazeunde bezala. Zail egiten zitzaidan errealitatea ametsetatik banatzea, zeu zinelako eta zarelako nire errealitatea baina ametsetan besterik ez zintudan nire alboan.
Urteak pasata, zure ideia oraindik nire barnean neraman, zu noiz aurkituko zintudalako esperantzaz, pozik eta alai, baina hutsik; arbolak udazkenean geratzen diren antzera. Bertan, barneko niarekin hizketan nenbilela, haize zurrunbilo leun batek zure presentziaz ohartu ninduen. Zure aurpegira begira, jakin nuen maite ninduzula.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: